Athletic Club - Atlético de Madrid
Jardunaldia 32
Liga

Athletic Club - Atlético de Madrid

Athletic Club
Athletic Club
21
Atlético de Madrid
Atlético de Madrid
  • 8' Berenguer
  • 86' I. Martínez
  • Savic 77'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Garaipen handia Atletico liderraren aurka

Athleticek merezita irabazi die koltxoneroei 2-1, Berenguerrek eta Iñigo Martinezek buruz sartutako golekin

undefined

Athletic Clubek 2-1 mendean hartu du Atletico Madrili San Mamesen lehoiek ondo landutako partida batean, eta garaipena merezi eta sufritu zuten. Garaipena 86. minutuan heldu zen Iñigo Martinezen burukada handi batekin. Oraingoan Oblakek, beste askotan bezala, ezin izan zuen gola saihestu.

Superliga guztion ahotan egondako astean, Athleticek Europaren aurrean aldarrikatu zuen bere burua. Harrobiko futbola, besteak beste Sancet, Villalibre, Morcillo eta Vencedor futbolari gazteekin, Simeoneren izar proiektuaren gainean jarri zen. Lehoiak ausardiaz eta gosez zelairatu ziren partida kontrolatzera behartuta zegoen Atleticoren aurka, eta hutsuneak aprobetxatzeko aginduarekin.

Capa, Sancet (bere 21. urtebetetze egunean neurketa bikaina egin zuen) eta Berenguerren arteko kontraeraso batean heldu zen lehen gola. Atzeko eskuin hegalaren erdiraketa Alexek sarera bidali zuen, plantxan egindako burukada ikusgarri batekin.

Atletikok ia ez zuen beldurrik eman lehen zatian. Bakarrik nabarmendu behar da Correaren bizkarreko biraketa batean sorturiko ezustekoa; Villalibre, berriz, Oblak gainditzen saiatu zen baloia indarrez eraman zuen jokaldi batean. Capak boleaz gora bidali zuen, eta beranduago, Dani Garciarekin talka egin zuen eskuin belaunean min hartuz. Sancetek ere burukada batez mehatxu egin zuen Morciren erdiratze batean.

Atsedenaldiaren ostean, koltxoneroek gehiago kontrolatu zuten baina lehen aukera ona zuri-gorriena izan zen: oraingoan Morcilloren kontraeraso batean Sancetek gora bidali zuen. Simeonek bere jokalari arriskutsuenak aulkitik atera zituen, baina berriro ere aukera paregabea izan zuten lehoiek. Unai Lopez 2-0ekoa lortzeko zorian egon zen Williamsen jokaldi bati esker, eta minutu bat geroago, 76.ean, emaitza berdindu zuen kornerrean Atleticok, Savicek lehen zutoinean sartuta. Athletic ez zen uzkurtu eta korner batean Ibaik Iñigo Martinezen buruan jarri zuen baloia 2-1ekoa egiteko. Lastima San Mames beteta ez egotea txalo egiteko! Poz handia eta LaLiga lehertu egin da. Asteazkenean Valladolid jasoko dugu San Mamesen zortzigarren postuan jartzeko asmoz.