Athletic Club VS CA Osasuna 2021-5-8 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
35. Jardunaldia

Athletic Club2 : 2CA Osasuna

Morcillo1'
O.Sancet62'
Darko11'
Budimir89'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
08/05/2021
Ordua
21:00
Data eta ordua
2021-5-8 - 21:00

Garaipenak ihes egin du Osasunaren aurka 88. minutuan

Budimirren 2 eta 2koa lehoien ametsa zapuztu du Athleticek garaipena eskuan zuenean, Morcillo eta Sanceten golekin

2021ko mai. 8a

Athleticek bina egin du Osasunaren aurka San Mamesen. 88. minutuan Budimirrek buruz sartutako golak bigarren garaipena jarraian lortzea eragotzi die lehoiei.

Gauzak ezin hobeto hasi dira lehoientzat, partidako lehen minutuan, Osasunak baloia ukitu gabe oraindik, Morcik lehena sartu baitu. Villalibrek ezker oporarekin eman dio pasea, eta bigarrenez jarrain sartu du Zornotzakoak gola etxean.

Athleticek bi gol aukera galdu ditu jarraian, Villalibre eta Sanceten oinetan. Eta, espero gabe, Osasunak berdinketa aurkitu du Juan Cruzen erdiraketa batean.

Villalibreri egindako penaltian bukatu zen jokaldi batean zalantzak piztu da epaileak adierazitako jokoz kanpokoagatik. Budimirrek aukera izan du jarraian buruz. Sancetek abisua eman du, eta 2-1ekoa iritsi da ondoren. Oso jokaldi landua izan da eskuinetik, De Marcosen parte hartzearekin, Berenguerri pasea eman eta bere erdiraketa Sancetek errematatu du buruz defentsaren bizkarrean mugimendu bat eginez. Ordu erdi geratzen zen.

Ez zirudien garaipena arriskuan zegoenik. Hala ere, Enric Gallegok, zelaira sartu ostean jo duen lehen baloian, Budimirren buruan jarri du 2-2koa.