SD Huesca VS Athletic Club 2021-5-12 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
36. Jardunaldia

SD Huesca1 : 0Athletic Club

Sandro61'
Laburpen bideoa
Estadioa
El Alcoraz
Herria
Huesca
Data
12/05/2021
Ordua
20:00
Data eta ordua
2021-5-12 - 20:00

Porrota SD Huescaren aurka

Sandroren gol batek Athletic gainditu zuen, lehoiek etxekoen presio handia gainetik kendu ezin izan zuten partidan

2021ko mai. 12a

SD Huescak Athletic Club mendean hartu du Alcorazen (1-0) Sandrok sartutako golari esker partida hasi eta ordubetera. Saria izan zen Lehen Mailan jarraitzea jokoan duen taldearentzat. Lehoiek ezin izan zuten erritmo bizia eta presioa gainetik kendu. Marcelinoren taldea sailkapenaren erdian dago Real Madril eta Elcheren aurkako bi partiden zain.

Huescatarrak gogor sartu ziren norgehiagokan, eta gau osoan ildo horretatik jarraitu zuten. Rafa Mirrek eta Ferreirok azkar probatu zuten Unai Simon; lehen zatian atezaina oso ondo aritu zen. Vavrok, ia hirurogei metrotik, falta jaurtiketa bat egin zuen Simon ezustean harrapatu nahian, eta langatik gertu kanpora joan zen. Eta Rafa Mirrek berak atezain zuri-gorriari geldiketa bikaina egitera behartu zion oso hurbileko jaurtiketa baten bitartez.

Athleticek hiru aukera baino ez zituen izan partida osoan: lehenengoa, Iñigo Martinezen burukada batean; geroago, Sanceten mugimendu on batean baloia gora bidali zuenean; eta azkenik, Unai Lopezen urruneko jaurtiketa batean, baina Alvaro Fernandezek urruntzea lortu zuen.

Sandroren golak, bere jaurtiketa gurutzatuta ezustean harrapatuz, Huescan utzi ditu puntuak. Etxeko taldeak 1-0ekoa gordetzea zuen helburu, eta halaxe gertatu zen bere lan onari esker.