Alcoyano VS Athletic Club 2021-1-28 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
1/8

Alcoyano1 : 2Athletic Club

P. Carbonell39'
Villalibre52'
Williams78'
Laburpen bideoa
Estadioa
El Collao
Herria
Alcoi
Data
28/01/2021
Ordua
21:00
Data eta ordua
2021-1-28 - 21:00

Athletic bi burukadaz sartu da final-laurdenetan

Markagailua irauli zuen CD Alcoyanoren aurka, Villalibrek eta Williamsek buruz sartutako bi golekin bigarren zatian

2021ko urt. 28a

Athletic Clubek Kopako final-laurdenetarako txartela lortu du borondate handiko Club Deportivo Alcoyano mendean hartuta (1-2). Partida Eivissakoaren antzekoa izan zen. Lehoiak atsedenaldira galtzen joan ziren eta ondoren markagailua irauli zuten Villalibre eta Williamsen bi burukadekin. Baldintzarik gabeko zozketa izango da, Lehen Mailako zazpi talderekin eta Bigarren Mailako batekin, Almeria, alegia.

CD Alcoyano oso prest zelairatu zen eta lehen minutuan Angelek zutoinera bidali zuen jaurtiketa bikaina. Lehoiei, Ibizaren antzeko hamaikakoarekin irten zirenak, kosta egiten zitzaien erasoan aurrera egitea, jokoaren agintea mantentzen zuten arren. Nuñezek eta Vesgak eman zuten abisua, baina etxekoak izan ziren gola egin zutenak Pablo Carbonellen eskutik aurrealdeko falta batean.

Marcelinok, aurreko kanporaketan bezala, Muniain eta Raul Garcia selaian sartu zituen atsedenaldian. Athletic jokoaren jaun eta jabe egin zen eta aukera argiak sortzen hasi zen. Lekue (kapitaina izan zen lehenengo aldiz) bigarren zutoinera erdiraketa on bat atera zuen, eta Villalibrek burukada batez baloia sareetara bidali zuen. 52. minutua zen eta sailkapena lortzea denbora kontua zela ematen zuen.

Raul, Muniain eta Villalibreren arteko jokaldi batean 1-2koa iritsi izan zitekeen, baita Ikerren jaurtiketa batean ere. Muniain bera Athleticen historian zortzigarren postuan kokatu da 445 partidarekin. Garaipenaren gola, azken partidetan bezala, estrategia jokaldian iritsi zen. Muniainek falta batean urruneko erdiraketa eder bat atera zuen penalti punturaino eta Williamsek buruz barrura errematatu zuen 77. minutuan. Iñakik berak partida erabaki ahal izan zuen beste burukada batean, baina Jose Juan atezainak baloia urruntzea lortu zuen.

Athleticek ez zuen estutasunik izan eta final-laurdenetan sartu zen. Bosgarren garaipena jarraian hiru txapelketen artean Marcelinoren aginduetara. Igandean Camp Noun da hitzordua, beraz, indarrak berreskuratu behar dira emaitza positibo bat bilatzeko