Athletic Club VS RCD Mallorca 2021-9-11 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
04. Jardunaldia

Athletic Club2 : 0RCD Mallorca

Vivian68'
Williams74'
Bertaratzea14.566
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbao
Data
11/09/2021
Ordua
21:00
Data eta ordua
2021-9-11 - 21:00

Athletic, gora begira

Vivianek eta Iñaki Williamsek albiste onez beteriko gaua apaindu dute, eta Marcelinoren jokalariak sailkapenaren buruan jarri dira

2021ko ira. 11a

Athleticek abiada hartu du LaLigan, gora heldu nahi du. Zuri-gorriek RCD Mallorca gainditu dute San Mamesen 2-0eko emaitzaz, partidari adimenez aurre egin ez ezik, bigarren zatian balearrak ere txikitu ostean. Dani Vivianek, burukada batez, eta Iñaki Williamsek, Iker Muniainek norgehiagokan egindako bigarren gol-pasean, aukera eman die lehoiei larunbat gauean lo seko egiteko, sailkapenaren goi-goian.

Marcelinoren taldeak bi garaipen lortu ditu jarraian, oztopo psikologiko bihurtzen ari zena, eta laugarren jardunaldian dauden arren, talde sendo eta erabakigarriaren sentsazioak handitzen ari dira. Nico Williams, Nico Serrano (debuta egin du), Oier Zarraga, Dani Vivian eta Asier Villalibre jokalariekin partida bukatzeak orainaz eta etorkizunaz hitz egitea esan nahi du. Guztiak Lezamakoak, Iñigo Martinez eta Mikel Balenziaga izan ezik.

Neurketa ez zen erraza izan, menderatu gabeko Mallorca iritsi zen jokoari erritmo baxua jartzeko gogoz. Athleticek ez zuen hori onartu eta, presaka zirudien arren, 14.566 ikusle zuri-gorriek jokoaren bizitasunarekin gozatu zuten. Iñaki Williams, bere 300. partidan, erasoko alde guztietan oztopo egiten hasi zen. Muniainek buruz abisua eman zuen, baita Iñigo Martinezek ere, baina onena bigarren zatirako geratu zen.

Ordubete igarota aldaketa hirukoitz batek beharrezko energia eman zuen, baina garaipenaren lehen gola Vivianek sartu zuen burukada erabakior batez, Muniainek ateratako falta batean 67. minutuan. Dagoeneko San Mameseko erdiko bi atzelariek gola sartu dute aurten. Geroago, Nico Williamsek abiada batean kanpora bidali zuen gurutzatutako ezkerkada, kapitainarekin konbinatu eta gero.

2-0ekoa heltzear zegoen. Muniain izan zen, presioan lapurreta eginda, Iñaki Williamsi denboraldiko bigarren gola egiteko gol-pasea eman ziona. Bere anaiaren pase bikain bat jasota bere bigarren gola egiteko zorian egon zen. Nico Serrano gaztearen zelairatzea izan zen gaueko azken oparia zaleentzat. Wanda bisitatu behar dugu. Hau badoa.