Atlético de Madrid - Athletic Club
Jardunaldia 5
Liga

Atlético de Madrid - Athletic Club

Atlético de Madrid
Atlético de Madrid
00
Athletic Club
Athletic Club

KokapenaWanda Metropolitano , Madrid

38.798 pertsona

Athletic Clubek ere txapeldunaren proba gainditu du

Lehoiek partidarik galdu gabe segitzen dute Wandan 0-0 berdindu ondoren, eta irabazteko zorian egon dira Iñaki Williams eta Villalibreren bi aukeretan

undefined

Athletic Clubek galdu gabe jarraitzen du denboraldian eta puntu baliotsua lortu du Wandan, Atletico txapeldunaren aurka, golik gabe amaitutako partida oso lehiatuan. Zuri-gorriek bi gol aukera garbi izan zituzten Iñaki Williams eta Asier Villalibreren oinetan, baina Oblaken aurrean ez zuten asmatu. Taldeak bere lan bikainarekin jarraitzen du atzeko aldean, eta dagoeneko txapelketaren nabarmenena da atal honetan, bost partidatan bakarrik gol bat jaso baitu.

Asko ahalegindu behar zen Wandan punturen bat lortzeko, baina nork ez du sufritzen hain estadio zailean, akaso txapelketako lantalderik onena duen aurkari baten kontra. Athleticen gauzarik onena gol aukera argirik ez ematea da. Simeoneren jokalariek, neurketaren fase garrantzitsuetan jokoaren pisua eramanez, ia ez zuten Simon urduritu; argiena, Marcos Llorenteren eskuinkada zutoinera izan zen, Unaik hatzamarren puntarekin desbideratuta. Beste behin ere, areara gurutzatutako baloietan indartsu aritu ziren.

Lehen zatian, gol aukera gutxi izan ziren, Griezmannen bat bakarrik, eta Simeoneren jokalariek bigarren zatiaren hasieran beldurra sartu zuten gorputzean Correak plantxaz egindako burukada batekin. Edozelan ere, neurketako lehen aukera paregabea Athleticena izan zen Raul Garciak Iñaki Williamsi utzitako baloian; bere abiaduraz baliatuta Oblaken aurrean bakarrik geratu zen baina baloia gehiegi gurutzatu zuen.

Llorenteren ezustekoaren ostean, Joao Felixi jokaldi berean bi txartel horiak atera zizkion epaileak, baina Atleticok bultzatzen jarraitu zuen. Koltxoneroei behin betiko kolpea emateko uneak izan ziren jokoa hutsunera eramanez, bertan Nico Williams inspiratuta zegoelarik. Irabazteko aukerarik handiena 91. minutuan agertu zen, Williams txikiaren eta Berenguerren arteko jokaldi bikainean: Villalibre bakar bakarrik heldu zen Oblaken aurrean baina esloveniarrak espazio gutxi utzi zion Gernikakoari, eta honek baloia gora bidali zuen. 15 puntutik 9 ditugu, egutegi zailarekin, eta Athleticek arroka bat izaten jarraitzen du.