Levante UD - Athletic Club
14. jardunaldia
Liga

Levante UD - Athletic Club

Levante UD
Levante UD
00
Athletic Club
Athletic Club

KokapenaCiutat de València , Valencia

15.230 pertsona

Golik ez geldialdiaren osteko itzuleran

Athletic Clubek Ciutat de Valencian berdindu egin zuen, edozein taldek irabaz zezakeen partidan

undefined

Athletic Clubek berdinketa bakarrik lortu zuen Levante gogor baten aurka, edozein taldek irabazteko aukera izan zuen partidan. Marcelinok egindako aldaketei esker, lehoiek hobera egin zuten bigarren zatian, eta Nico Williamsek bi aukera garbi izan zituen.

Lehen hurbilketa laster iritsi zen Athleticentzat. Partida hasi eta bost minutura, Muniainek, falta jaurtiketa batean, Iñigo Martinezen buruan jarri zuen baloia, eta honek Cardenasen zutoinetik oso gertu errematatu zuen. Abagune honek Athleticeko hamabi peñetako 200 bat athleticzaleei esnatu zien, une oro nabarmendu zirenak eraso zuri-gorrien ondoko harmailean.

Lehen 45 minutuak menderatzaile argirik gabe pasatu ziren. Levantek Unai Simonen area zapaldu zuen, baina atezainak ez zuen ezer egin behar izan. Eta Athleticek, Raul Garciaren bi pase handiren bidez, bi aukera on izan zituen Iñaki Williamsen oinetan. Lehen zatiaren erdian, BELen bidez levantetarren area barruan jokaldi bat berrikusi zen, Munuera Montero epaileak penaltirik ikusi ez zuelako. Campañak bere bi besoekin Yerayren aurpegia jo zuen kornerretik ateratako baloi baten bila, baina, esan bezala, azkenean ez zen penaltirik adierazi. Atsedenaldia baino lehen, Berenguerrek Vencedorri baloi bat luzatu zion kornerrean amaitutako jokaldi on batean.

Euria bigarren zatian agertu zen, eta bere indarra, lehoiena bezalaxe, gutxiagotik gehiagora joan zen. Nahiz eta Levantek zuri-gorrien area inguruan ibili eta De Frutosek aukera garbia izan, Simoni gelditu bikaina egitera behartu ziona, Marcelinoren taldea baloiaren jaun eta jabe egin zen. Athleticeko entrenatzaileak harrobiko Sancet, Zarraga, Nico Williams eta Villalibre zelairatu zituen. Jokoa hobetu egin zen, bilbotarren bat-biko on batzuei esker. Nabarmentzekoa da Nico Williamsen jokaldi bat, aurkaria bi iskinekin atzean utzi zuena, baina Cardenasen aurrean atea ez zuen aurkitzerik izan.

Azkenean, puntu banaketa eta Villalibre zelaia utzi behar izanaren berri tristea. Esprinta egin ondoren, lurrera bota zuen bere burua eta aldaketa eskatu behar izan zuen. Datorren astean, baita ostiralean ere, Athletic San Mamesera itzuliko da Granada CFren aurka jokatzeko (21:00etan).