RCD Mallorca VS Athletic Club 2022-2-14 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
24. Jardunaldia

RCD Mallorca3 : 2Athletic Club

Salva Sevilla22'(p.)
Ángel29'
Unai Simón88'(b.a.)
Raúl García58'
Berenguer61'
Bertaratzea12.904
Laburpen bideoa
Estadioa
Visit Mallorca Estadi
Herria
Palma
Data
14/02/2022
Ordua
21:00
Data eta ordua
2022-2-14 - 21:00

Zorigaiztoko porrota Mallorcan

Athleticek kale egin du Palman azken minutuetan gertatutako karanbola batean, lehenago aurka zuen 2-0ekoa berdindu ondoren

2022ko ots. 14a

Athleticek kale egin du Palman (3-2) bigarren zatian berdindu zuen partidan, 2-0ekoaz galtzen zihoanean. 87. minutuan karanbolaz egindako jokaldi batek erabaki zuen: Kubok zutoinera jaurti eta Simonen buruan jo ondoren baloia barruan sartu zen, eta hortaz, lehoiak hutsik etorriko dira Mallorcatik.

Ondo hasi zen partida gure taldearentzat; Raul Garciak aukera bat galdu zuen Sancetek utzitako baloian, eta Zarragak jaurtiketa bat izan zuen baina langatik gora joan zen. Mallorca aurretik jarri zen Maffeori egindako penalti batean. Salva Sevillak sartu zuen 21. minutuan. Zortzi minutu geroago, atzeko aldean zalantza handiak aprobetxatuz, Angelek bigarren gola egin zuen bolea erdi baten bitartez.

Lehoiek ez zuten amore eman eta 58. eta 60. minutuen artean partida berdintzea lortu zuten. Yuri Berchicheren barneraldi batean Raul Garciak ezkerrarekin sarera bidali zuen, eta gero Berenguerrek bigarren zutoinean ahal izan zuen moduan baloia sartu zuen atearen marra gainean Muniainen kornerrean.

Kolpe psikologikoa sekulakoa izan zen Mallorcarentzat. Williamsek baloi arriskutsua izan zuen penalti puntuan, baina korner batean Kubo eta Simonen arteko zorigaiztoko gola iritsi zen. Altxatzea besterik ez da geratzen, eta Errealaren aurka igandean jokatuko den derbiari kontzentrazio handiz aurre egin beharko zaio.