Real Betis VS Athletic Club 2022-3-13 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
28. Jardunaldia

Real Betis1 : 0Athletic Club

B. Iglesias20'
Laburpen bideoa
Estadioa
Benito Villamarín
Herria
Sevilla
Data
13/03/2022
Ordua
16:15
Data eta ordua
2022-3-13 - 16:15

Zartada mingarria

Athletic Clubek Europarako partida garrantzitsua galdu du Borja Iglesiasen gol bakarrarekin

2022ko mar. 13a

Athletic Clubek 1-0 galdu du Betisi egindako bisitan, Europara bere burua bultzatu nahi zuen partidan. Oraindik hamar norgehiagoka geratzen dira horretarako. Edozelan ere, atzerapausoa da Borja Iglesiasen golagatik. Lehoiak guztia egiten saiatu dira, azken ordu laurdenean hamar jokalariz geratu den aurkari baten aurka, epaileak Fekirri txartel gorria atera ondoren, baina ez dute Rui Silvarengana jotzeko bide argirik aurkitu.

Pellegriniren taldea ondo sartu da partidara eta aukera pare bat sortu du Borja Iglesiasen eta Juanmiren oinetan, baina Simonek biak ondo gelditu ditu. Hala ere, Betisek 20. minutuan sartu du bere gola, Mirandak bere hegaletik bigarren zutoinean zegoen Borja Iglesiasen buruan baloi on bat jarrita.

Athleticek lehen zatian izan du gol aukerarik onena Iñaki Williamsen buruan, De Marcosek eskuinetik egindako erdiraketan. Lehoiek hurbilketak egin dituzte, baina Rui Silva kezkatu gabe. Bakarrik Muniainek probatu du atezaina area ertzetik egindako jaurtiketa batean.

Presioa areagotzea zen helburu, ea Betisek, Fekir burutsu batekin, esfortzua nabaritzen zuen. Bigarren zatiaren hasierak itxaropena piztu du, nahiz eta Borja Iglesiasek buruz sekulako sustoa eman duen. Zuri-gorrien aukerarik garbiena 63. minutuan iritsi da, area barruan Muniainek baloia atzelari baten hanken artean egindako jokaldian. Izan ere, nafarra zutoinaren ondotik Betisen atezaina ezustean harrapatzen saiatu da, baina ez du lortu. Jokoaren geldialdiak, denbora galtzeak eta Betis atzean sartu dela aintzat hartuta, Athleticek ez du baloiaren erritmoa eta beharrezko zirkulazioa aurkitu berdinketa lortzeko. Berdinduta geratu da bi taldeen golen artekoa, Betis jada bederatzi puntura dagoen arren.