Athletic Club VS Getafe CF 2022-3-18 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
29. Jardunaldia

Athletic Club1 : 1Getafe CF

Yuri B.29'
Enes Ünal3'
Bertaratzea37.367
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbao
Data
18/03/2022
Ordua
21:00
Data eta ordua
2022-3-18 - 21:00

Athleticek ez du Getaferen horma behera bota

Lehoiek berdindu egin dute San Mamesen Yuriren golarekin Ünalen goiztiarrari erantzunez

2022ko mar. 18a

Athletic Clubek bana berdindu du San Mamesen Getaferen aurka, bisitariek Soria atezainaren inguruan horma bat jarri eta Lehen Mailari eusteko kutsua duen puntu bat lortuta. Lehoiak haizearen kontra ibili ziren Ünal golegileak sartutakoan, eta atsedenaldia baino lehen berdindu zuten Yuri Berchicheren ezkerkada batekin. Zuri-gorriek aukera ugari izan dituzte, baina Soria atezainaren eta punteria ezaren artean etxeko bolada ona eteten duen puntu batekin konformatu behar izan dute. Txapelketaren etenaldian indarrak berritzea besterik ez dago Elche jaso aurretik.

Ezin okerrago hasi zen partida, bigarren minutuan Ünalek, buruz, 0-1ekoa jarri baitu markagailuan. Athleticek, Iñaki Williamsekin, erreakzio ona izan zuen. Getaferen atezainak bere maila erakutsi zuen aipatutako aurrelari zuri-gorriaren jaurtiketa batean, baita Muniainek ateratako faltan Vivianek egindako burukada batean ere. Handik hiru minutura, 28. minutuan, Yuriren gola iritsi zen, Iñakirekin lotutako jokaldian. Hortik atsedenaldira bitartean, etxeko aurrelaria atezainak ondo desbideratutako beste jokaldi bat egiten saiatu zen.

VAR-a erabakigarria izan zen bigarren zatian. Lehendabiziz Oliveraren gol bat baliogabetzeko, eta bigarrenez, partidan gakoa izan zen jokaldian. Sanceti egindako penaltian, epaileak areaz kanpoko falta adierazi zuen eta txartel gorria atera zion Cuencari. Luzapena aintzat hartuta ordu erdi bat geratzen zen jokalari bat gehiagoz partidari aurre egiteko. Bilbotarrek hiru aukera garbi izan zituzten, Williamsena eta beste bi buruz Vivianen eskutik. Hala ere, partidako heroia bisitarien atezaina izan zen. Getafe ondo apaindu zen eta ez zuen estualdi handirik izan azken txanpan. Athleticek irabaztea merezi izan zuen, baina ez zuen gauzatzerik izan.