Atlético Mancha Real - Athletic Club
Final hamaseirenak
Kopa

Atlético Mancha Real - Athletic Club

Atlético Mancha Real
Atlético Mancha Real
02
Athletic Club
Athletic Club
  • N. Williams 20'43'

KokapenaLa Juventud , Mancha Real

Nico Williamsek Kopako final-zortzirenetan sartu du Athletic

Bi gol sartu dituelarik, goleatzaile bezala estreinatu da Mancha Realen

undefined

Nico Williamsen bi goleri esker, Athletic Clubek Kopako final-zortzirenetarako txartela lortu du Atletico Mancha Reali 0-2 irabazita. Garaipen erosoa izan da, lehoiek seriotasun handiarekin aurre egin diote neurketari, Andaluziako ehunka peñakidek lagunduta.

Marcelinoren mutilek kanporaketa gainditzeko behar zen tentsioarekin zelairatu dira. Nico Serrano hasierako hamaikakoan sartu da lehen aldiz, baita Nolaskoain eta Petxarroman ere. Zumaiarraren kasuan, lesioa gainditu ondoren, indarberrituta sentitu da soropilean. Baina guztietatik Jaengo zelai sintetikora entxufatuena atera dena, Nico Williams izan da. Erdilariak gogoangarria izan den lehen zatia gauzatu du.

Bere lehen saiakera Raul Garciaren burukada batean bukatu da, eskuin hegaletik erdiraketa bikaina egin eta gero. Bigarren agerraldian, berriz, Atletico Mancha Realen sarera bidali du baloia. Nico Serranok Lekueranzko tartea sortu du, honek areara erdiratu du eta Lopito atezainak ahal zuen moduan lortu du aldaratzea. Williamsek area barruan baloia kontrolatu du eta jokalari beteranoen antzera, lehoien lehen gola egin du (19′).

Hamar minutu geroago eskuadrari emandako ezkerkada batekin bukatu den ekintza batean, bere klasearen laginak erakutsi du beste behin. Eta lehen zatia amaitzear zegoela, erdiko bide bat aurkitu du, ezkerrarekin ukitu eder batekin Vesgaren pasea kontrolatu eta munduko lasaitasun guztiarekin gainditu du Lopito atezaina.

Athleticek partida serio hartzen jarraitu du bigarren zatian eta talde andaluziarraren etorrerak aise ekidin ditu. Bi goleko errenta bi ekintza onetan handitu ahal izan du: Lehenik, Nico Serranok baloi bikaina bidali dio Berenguerri, baina honen jaurtiketa Lopitok gelditu du. Bigarren abagunean, Lekue, Zarraga eta Raul Garciaren arteko konbinazio bikainaren ondoren, Sanceten jaurtiketa langara joan da. Neurketako beste albiste azpimarragarria Juan Artolak azken txanpan egindako debuta izan da, Lezaman hazitakoa kimu adinetik. Marcelinok Iñaki Williams eta Iker Muniaini atseden emateko eta Gasteizera sasoi onenean heltzeko aukera izan du.