Athletic Club - FC Barcelona
Final zortzirenak
Kopa

Athletic Club - FC Barcelona

Athletic Club
Athletic Club
32
FC Barcelona
FC Barcelona
  • 2' Muniain
  • 86' I. Martínez
  • 105' Muniain (p.)
  • Ferran 20'
  • Pedri 90'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

37.287 pertsona

Sekulako Athletic batek Barça garaitu du Kopan

Muniainek, luzapenean sartutako penalti batekin, lehoiak merezimendu osoz final-laurdenetan sartu ditu (3-2)

undefined

Athletic Club ikaragarri batek Kopako final-laurdenetarako txartela lortu du, luzapenean FC Barcelona mendean hartuta (3-2). Iker Muniainek luzapenaren lehen zatiko azken minutuan penaltiz sartutako golak partidaren aldeak ezarri zituen. Bilbotarrak markagailuak erakutsi zuena baino askoz gehiago izan ziren eta San Mamesek gau handietako txalo zaparrada batez agurtu zituen. Gaurko zozketan hurrengo aurkaria nor den jakingo dugu.

Marcelinoren jokalariek partida ederra jokatu zuten, agian luzapena heldu aurretik irabazi behar zutena. Pedriren golak 92. minutuan, Xaviren jokalariek ez zutenean ezer egin hori merezi izateko, luzapenera bidali zuen neurketa. Hala ere, Muniain agertu zen, gau osoan baloiarekin bikain, BELek ikusitako penaltia sartzeko Albak baloiari eskuarekin eman eta gero Nico Williamsen erdiraketa batean.

Athletic oso goiz jarri zen aurretik, 2. minutuan, Dani Garciak Nico Williams abiaduran baloia eman zionean Jordi Albaren aurrean, eta Muniainek, bigarren zutoinean, maisutasunez jaurti zuen baloiari gurpila emanez Ter Stegenek gelditzea ezinezkoa eginik.

Lehoiak nagusi ziren jokoan, baina Bartzelonak jokaldi batean partida berdindu zuen, Ferran Torresek, bere azken fitxaketak, alferrikakoa egin zuenean Julen Agirrezabalaren luzada. Athleticek aukerak pilatu zituen atsedenaldia baino lehen. Lehenengo De Marcos, ezkerkada batekin kanpora bidaliz. Ondoren, Muniain buruz, Nico Williamsen erdiraketa batean. Aurreko hegalekoak hirugarren batean parte hartu zuen kontraeraso azkar batean, baina Ter Stegenek desbideratzea lortu zuen. Eta argiena atsedenaldiaren atarian izan zen, Dani Garciak korner bat buruz jo eta Raul Garciak, ate aurrean, atezain alemaniarrari geldiketa bikaina egitera behartu zionean.

Zuri-gorriek bereari jarraitu zioten, Sancet lesionatu arren. Haren ordez Marcelinok Iñaki Williams zelairatu behar izan zuen. Anaien aukera pare bat izan zen, Iñakiren erdiraketa itxura zuen jaurtiketa bat langara… ematen zuen gola etortzear zegoela San Mames osoa bultzatzen zegoela, eta halaxe izan zen: Ter Stegenek Berenguerren burukada desbideratu zuen eta Iñigo Martinezek atearen marra gainean baloia sareetara bidali zuen. 85. minutua zen eta bazirudien garaipenak ez zuela ihes egingo. Torinoko jokalari ohiari gol bat baliogabetu zioten jokoz kanpo zegoelako. Eta 92. minutuan, Barça etsi-etsian zegoela, Pedriren 2-2koaren kolpea iritsi zen partida luzapenera bidaliz.

Korrontearen kontra arraun egitea eta adimenarekin jokatzea egokitu zen. Athleticek ez zuen burua inoiz galdu, eta oso merezitako saria eskuratu zuen, baloi guztiak borrokatu zituen Dani Garciak eta Vesgak osatutako zelai-erdiaren laguntzaz. Marcelinoren taldea Xavirena baino gehiago izan zen jokoaren arlo guztietan. Munuera Montero epaileak lan bikaina egin zuen, eta amaieraren txistua jo zuenean, San Mamesek, aspaldi bezala, bere taldeari sekulako esker ona eman zion. Hegan doa Athletic.