Villarreal CF - Athletic Club
Jardunaldia 12
Liga

Villarreal CF - Athletic Club

Villarreal CF
Villarreal CF
23
Athletic Club
Athletic Club
  • 86' Gerard
  • 87' Sørloth
  • R. de Galarreta 2'
  • N. Williams 22'
  • Williams 30'

KokapenaEstadio de la Cerámica , Vila-real

18.709 pertsona

Ate aurrean jotzeko erakustaldia La Ceramican

Lehoiek hiru gol bikain sartu dituzte lehen ordu erdian Galarreta eta Williams anaien eskutik, eta azken txanpan bakarrik sufritu dute 2-3 irabazteko

Athletic Clubek bere nagusitasuna erakutsi du gaur La Ceramican, Villarreal 2-3koaz mendean hartuta. Iñigo Ruiz de Galarretak eta Williams anaiek hiru gol aparta sartu dituzte lehen ordu erdian garaipenaren bidea errazteko, Gerard Morenoren eta Sorlothen efikaziak azken bost minutuetan partida zaildu duen arren. Valverderen taldea bosgarren postuan dago sailkapenean eta ostiralean gorantza egiteko aukera izango dute RC Celtaren aurka; edozelan ere, kontuzkoa da Vigoko taldearen egoera, eta hortaz, neurketa tirabiratsua espero da.

Lehoiek hainbat lezio ikasi dituzte partidak betierekoak diren zelai batera gaur egindako bisitan. Lehenengoa da Europako helburuarekin amets egiteko moduko joko erasokorra izateaz gain, ate aurrean min egiteko gai direla. Eta bigarrena, ikaskuntza-irakurketa bat, hots, ezin dela konzentrazioarik galdu, ezta 0-3ko emaitzarekin ere. Garaipenarekin, dena gozoago dago.

Poztasuna Iñigo Ruiz de Galarretaren gol bikain batekin hasi da; hain zuzen ere, bere debuta egin eta hamabi urte geroago eta Bilbora futbolari eginda itzulita lehoi bezala egin duen lehena. Nicoren atzerako pasea, kontrol bikaina eta jaurtiketa gogorra eskuairara. Lehen minutuan izan da, hori baino hasiera hobea ezinezkoa da.

Sorlothek susto handia eman du 17. minutuan, baina bost geroago Athleticek erantzun bikaina eman du Nico eta Sanceten artean: azken honek Williams txikiari laga dio denboraldiko lehen gola egin zezan. Amaren irribarre handia, 125. urteurreneko enbaxadorea. Are gehiago gozatu du Iñakik 0-3koa egin duenean, areaz kanpotik egindako jaurtiketa estuan baloi lapurreta baten ondoren. Pixka bat lehenago Guruzetak bere aukera izan du.
Jokoa urdinez jantzitakoaren aldekoa izan da, oroimenerako kamiseta, baina Pachetaren Villarrealek arrisku handia dauka aurreko lerroan, eta Simonek lehenengo eta Paredesek gero eragotzi dute etxekoek atsedenaldia baino lehen aldea murriztea.

Sorlothek berriro probatu du Simon eta Baenak zutoinera jaurti du. Villarrealek ez du jokoan estutasunik sortu, baina bere efikazia agerikoa da. Sancetek ezkerkada bat kanpora bota du, eta dena bideratuta zegoela zirudienean, Urpekariaren golak iritsi dira, estualdia agertu delarik. Unai Gomezek azken minutuko sufrimenduarekin amaitzeko aukera izan du, baina Jorgensenek oinarekin atera du. Villarreal gaizki egonda ere, bere estadioan irabaztea ez da batere erraza, baina hiru puntuak Athleticek merezi izan ditu.