Athletic Club - RCD Mallorca
Finala
Kopa

Athletic Club - RCD Mallorca

Athletic Club
Athletic Club
11
RCD Mallorca
RCD Mallorca
  • 51' O. Sancet
  • Dani Rodríguez 21'

KokapenaLa Cartuja , Sevilla

Txapeldunak, txapeldunak, oe, oe, oe!

Athletic Clubek bere 25. Kopa irabazi du penaltietan erabaki den final bizi batean

Kopa gurea da berriro. 25.a. Hainbeste nahi genuena. Ernesto Valverderen lehoiek garaikurra lortu dute RCD Mallorcari irabazita, penaltietan erabaki den final zirraragarri batean. Arauzko denbora 1-1 amaitu zen eta Athleticek 4-2ko garaipena erdietsi zuen 11 metroetatik egindako jaurtiketetan, Julen Agirrezabala izan zen protagonista eta Berenguerrek azkena sartu zuen.

Ostegunean berriz abiatuko da Gabarra, Europa Leaguea jokatzea ziurtatu duen talde handi honen omenaldi gisa, eta orain presio gutxiagorekin bilatuko du Txapeldunen Liga. Garaipen hau zalego zoragarri batentzat da. Sancetek Dani Rodriguezen hasierako gola berdindu du bigarren zatian eta Julen Agirrezabalak luzapenean eta penaltietan gelditu bikainak egin ditu. Raul Garciak, Muniainek, Vesgak eta Berenguerrek ez zuten hutsik egin momentu erabakigarrian.

Athleticeko jarraitzaileek Sevilla hartu zuten eta giroa ezin hobea zen. Hala ere, urduritasun handiarekin jaio zen partida. Valverderen mutilek Greifek kornerrera bidali zuen Galarretaren ezkerkada batekin saiatu ziren. Muriqik beste saiakera batekin erantzun zuen, baina Agirrezabalaren erantzuna ona izan zen.

20. minutuan, kolpe mingarri bat iritsi zen. Dani Rodriguezek solte zegoen baloi bat hartu eta gurutzatuta sarera bidali zuen. Maldan gora jarri zen neurketa, baina denboira asko geratzen zen aurretik. Guruzetak Greifi lanak eman zizkion eta 39.ean Nico Williamsen gola baliogabetuta geratu zen jokoz kanpo zegoelako. Nicok berak beste aukera bat izan zuen berdinketa berrezartzeko. Lehoien unerik onenak ziren, baina atsedenaldia iritsi zen.

Eta orduan Julen agertu zen Larinen jaurtiketa gurutzatu bat gelditzera. Athleticek erasora jo zuen eta berdinketa lortu zuen. Sancetek Nico Williamsen jokaldi eder bat aprobetxatu zuen eta Kartuja zuri-gorriak eztanda egin zuen. 50. minutua zen. Eta lehoiak, orduan bai, nagusi ziren. Tamalez, Iñakik ez zuen anaiaren beste jokaldi bikain bat baliatu finala erabakitzeko. Bazirudien Athletic gehiago zela, baina Mallorcak aurkari duin gisa heldu zion norgehiagokari. Itsasadarra gurea da, eta Bilbon festa handia dator. Ernesto Valverdek, partida gehien daramatzanak, balentria handi honetara eraman gaitu.