- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Athletic Club - Valencia CF
Athletic Club - Valencia CF
- 45' Prados
KokapenaSan Mamés , Bilbo
48.644 pertsona
Athletic nagusi Valentziaren aurrean
Lehoien denboraldiko lehen garaipena, Pradosen burukada bikain bati esker, zuri-gorriei jotzeko modurik aurkitu ez duen aurkari baten aurka
Athletic Clubek badauka poltsikoan denboraldiko lehen garaipena. Valentziari 1-0 irabazi dio San Mamesen, Barajaren jokalarien aurrean bere nagusitasuna erakutsita. Che taldea ez da gai izan Julen Agirrezabalaren atera zentzuz hurbiltzeko, atezainak ez baitu lan handirik izan. Beñat Pradosen burukada bikain bat nahikoa izan da garaipena eskuratzeko, eta aldi berean, zuri-gorriz jantzita sartu duen lehena izan da.
Valverdek talde erdia aldatu du azken partidarekin alderatuta. Aipatzekoak dira Adama eta Djaloren estreinaldi ofizialak eta Jauregizarren lehen neurketa hasierako hamaikakoan San Mamesen. Eta apustua ondo atera zaio. Iñaki Williamsen eta Sanceten jokaldiek berehala jarri dituzte mugimenduan lehoiak, eta aurreko denboraldiko gogo biziarekin agertu dira aurkari zuhur baten aurka. Lehenengo gola sartzeko zorian egon da Iñaki Williams, Mamardashvili gainditu duen baloi loratuarekin baina langan jo du, eta aldaratzean Sancetek ez du baloia sartzen asmatu.
Beste bi aukera garbi egon dira gola iritsi aurretik. Pradosen jokaldi on bat Guruzetaren oinetan geratu da eta bere jaurtiketa Iñaki Williamsen buruan amaitu, baina baloia Mamardashvilirekin topo egin du, talde aurkariaren jokalaririk onena. 32. minutuan, Sancetek Williams anaia nagusia gaitu du, eta bere paseak Guruzeta behean aurkitu. Hala ere, georgiarrak bere jaurtiketa gelditu du.
Partidako gol bakarra une erabakigarrian iritsi da, hots, atsedenaldiaren atarian. De Marcosek Beñat Prados arean sartzen ikusi du, eta erdilariak baloia maisutasunez sareetara bidali du burukada batez. Modu horretan bakarrik gainditu zitekeen Mamardashvili.
Valverdek taldea aldatu du bigarren zatian: lehenengo Nico Williamsekin, eta honek aukerarik onena izan du 2-0ekoa egiteko; geroago, aldaketa hirukoitza agindu du, eta Marton ere estreinatu da. Valentziak ez du Agirrezabalarengana jaurtiketarik egiteko aukerarik izan, lehoiek defentsan egindako lan bikainagatik, zalantzarik gabe. Ostiralean, Europa Leagueko zozketarekin ilusionatzera egokituko da, eta larunbatean jo ta ke Atleticoren aurka. Hazteko hiru puntu garrantzitsu dira.