- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Athletic Club - RC Celta
Athletic Club - RC Celta
- 4'39' Guruzeta
- 80' A. Djaló
- Iago Aspas (p.) 25'
KokapenaSan Mamés , Bilbo
48.373 pertsona
Guruzetak anbizio handiko Celta lurrera bota du eta Djalok azkendu
Athletic gorantza doa sailkapenean donostiarrak bi gol, bigarrena aparta, eta Bragako jokalari ohiak zuri-gorriz lehenengoa sartu ondoren
Hiru garaipen jarraian lortu ditu Athleticek eta ostegunean Erroman jokatuko den Europako estreinaldiari oso adoretsu egingo dio aurre. Real Club Celtari egindako 3-1ekoak balio izugarria du, txapelketan modan dagoen taldearen aurka bere anbizioagatik eta erasoko estiloagatik. Kostata baina sari nagusia Gorka Guruzetaren abilezia handiagatik heldu da. Zalantzarik gabe, egunik onenean estreinatu da txapelketan. Gipuzkoarrak bigarrena sartu du lehoiek okerren pasatzen ari zirenean. Vigotarrak lurrera bota ditu lehenengoan abilezia erakutsiz eta bigarrenean Berenguerrek erdiratutako burukada bikain batez. Athleticek altxor bat bezala gorde du aldea bigarren zatian eta Alvaro Djalok azkendu du Iñaki Williamsen erdiraketa bikain batean. San Mamesek handikiro ospatu du, ez da gutxiagorako izan.
Ez da lan erraza izan. Celta izan da San Mamesetik igaro den aurkaririk onena eta esku-hutsik joan da. Eta hori Athletici bigarren minutuan bidea erraztu zaiola aintzat hartuta, Minguezaren lesioa eta Celtako jokalarien ergeltasuna aprobetxatu dituenean segundo batzuk geroago 1-0ekoa egiteko. De Marcosek lasterketan jarri du Iñaki Williams, pantera bat arratsalde osoan, eta Guruzetak atzerako artazi baten moduko akzioan barrura sartu du lehenago Sancet saiatu ostean.
Giraldezen talde ausartak ez du zirkinik ere egin. Joko ona egiten hasi da eta Aspas talka batean area barruan erori da Julen Agirrezabalaren irteeran. Azken honek kolpea hartu du eta penaltia ez duela probokatu zirudien. Hala ere, Sanchez Martinezek penaltia erabaki du eta Moañakoak banakoa jarri du markagailuan. Atezainak, jokaldiaren ondorioz min hartuta, geldiketa bikaina egin dio Marcos Alonsori, baina atsedenaldiaren ostean aldaketa eskatu behar izan du Padillari bide emateko.
Jokaldi gakoa 38. minutuan iritsi da, Celtari ondo baliogabetutako gol baten ondoren. Berenguerrek erdiraketa bikaina atera du lehen zutoinera eta Guruzetak “made in Aduriz” burukada bat asmatu du. Atsedenaldiaren ostean, Athletic batu egin da eta ez du sufritu. San Mameseko zaleek Berenguer eta Sanceten luxuak ospatu dituzte, beste galaxia bateko ekintzak oparituta. Iñaki Williamsek, barneraldi arina eta aparta eginez, atzerako pasea egin du eta Djalok buruz norgehiagoka erabaki du. Hamahiru puntu sailkapenean goiko aldean jartzeko, astebetean bederatzi lortuta, eta orain bai, Europako estreinaldirako prestatzeko unea da.