- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Burgos CF - Athletic Club
Burgos CF - Athletic Club
- 1' Yuri (b.a)
- 52' Florian
- Martón 54'
KokapenaEl Plantío , Burgos
Athleticek porrotarekin ekin dio Burgosen denboraldiaurrerari
Udako lehen zitan lehoiek 2-1 galdu dute eta Marton izan da goleatzailea
Athleticek Burgos CF taldearen aldeko 2-1 markagailuarekin ekin dio denboraldiaurreari El Plantio. Martonek sartutako golak aldea murriztu baduen ere, zorigaiztoko bi jokaldik garaipena eman diote neurketa osoan zehar oso txukun aritu den Boloren taldeari. Lagunartekoaren azken minutuetan Ander Canteroren geldiketa bikain batek berdinketa saihestu zuen. Jokalarien udako lanaren zama handitzeko, jokalari berriak estreinatzeko eta hiru lehoikumek debutatzeko balio izan du lagunartekoak.
Denboraldiaurreko lehen hamaikakoan Andoni Gorosabelek eta Alvaro Djalók eskuin hegaleko bikotea osatu dute eta biek ala biek erakutsi dute espazioan jokatzeko bertute onak dituztela. Bero itogarria eta estreineko neurketa zela kontuan izanik, Valverdek bi hamaikako ezberdin zelairatu ditu zati bakoitzean. Hala ere, lehen zatiaren erdialdean, giharretako minak jota Vesga ordezkatu behar izan du, eta bere ordez Jauregizar zelairatu da.
Partida guztiz aldrebes hasi da, sarrerak ateratzeko zailtasunagatik zelaira sartu nahi zuten zale guztiak gabe, eta Yuri zelai erditik atzera egindako pase batek Padilla ezustean harrapatu eta bere atean gola sartu duelarik. Berchiche erdiko atzelari gisa aritu da eta Adu Aresek jokatu du ezker hegaleko postuan.
Athleticek bigarren zatira arte ez du arriskurik sortu. Atsedenaltik itzuli eta lehen minituan, Martonek, Jauregizarren pase on bat baliatuta, eskuinarekin jaurti eta Canteroren eskuetara bidali du baloia. Hala ere, Valverderen taldeak gol berri bat oparitu du area barruan baloia galdu eta bigarren zutoinean zegoen Florian Miguelen burukadak atea aurkitu ostean.
Golak lehoiak oldatu ditu, eta Martonek Olabarrietak eskuinarekin egindako erdiraketa baliatu du aldeak murriztu zituen. Aurreko denboraldiaurrean bezala, nafarra izan da asmatzen lehena.
Oier Gastesik birritan aldiz saihestu behar izan du 3-1ekoa Edu Espiauren buruz burukoan erantzun bikaina emanez. Athletic saiatu da berdinketa bilatzen eta Olabarrietak arean jarritako baloiekin Burgosen arean arriskua sortu du. Iñaki Williamsen ezkerkada batek eta Martonen burukada batek urduritu ditu etxekoak. Baina berdinketarako abagune argiena azken minutuan iritsi da, Egiluzen burukadarekin eta Canteroren aparteko erantzunarekin.