Bilbao Athletic - CD Calahorra
Jardunaldia 2

Bilbao Athletic - CD Calahorra

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
00
CD Calahorra
CD Calahorra

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek golik gabe berdindu du Lezaman

Joseba Etxeberriaren jokalariek Calahorra menderatu dute baina ezin izan dute golik sartu

undefined

Bilbao Athletic denboraldiko bigarren partiduan hutsean geratu da Lezamako instalazioetan. Lehoi kumeek lehen jardunaldian hiru puntuak lortu zituzten 1-4koaz Haro mendean hartuta, baina Miguel Sola zuri-gorri ohiaren taldea ez dute gainditzerik izan. Bisitariak zelaian ondo kokatu dira baina erasora joaterakoan ez dute arriskurik sortu.

Joseba Etxeberriaren mutilek goitik behera menderatu dute jokoa. Zuri-gorrien aukera argienetako batzuk lehen ordu erdian azaldu ziren, batez ere San Bartolomeren saialdietan, eta Tascon eta Morcilloren erremate bikoitza batean, zuri-gorriek Zabal atezainaren aurrean ondo amaitu ez bazuten ere. Dena den, minutuak aurrera egin ahala lehoi kumeen bizitasuna gutxiagotzen joan da, eta atsedenaldira 0-0 heldu dira markagailuan.

Bigarren zatian, euri-zaparradapean jokatutakoa, gauza bera, hots, Bilbao Athletic menderatzailea izan zen behin eta berriz saiatuz baina alferrik, eta Calahorra eroso, bere lana egiten. Asier Cordobaren burukada bat eta Vivianen jaurtiketa bat luzapenean, lehoi kumeen aukera argienak izan ziren bigarren zatian.

FITXA TEKNIKOA

Bilbao Athletic: Ezkieta; Areso, Sillero (Kap.), Vivian, Rojo; San Bartolomé, Vencedor, Sancet, Zarraga; Tascon eta Morcillo.

Aldaketak: Baqué, San Bartoloméren ordez (62. min.), Cordoba, Morcilloren ordez (70. min.)

Club Deportivo Calahorra: Ignacio Zabal; Alberto Morgado, Cristian (Kap.), Jose Ramon, Sergio Parla; Adrien Goñi, Alberto Gonzalez, Jorge Fernandez, Cristian Marquez; Jose Alejandro eta Joan Rojas.

Aldaketak: Mohamed Kamal, Sergio Parlaren ordez (72. min.), Ignacio Diaz, Jose Alejandroren ordez (85. min.).

Epailea: Irurzun Artola (nafarra). Txartel horiak: Cristian Fernandez (20. min.), Jon Rojo (28. min.), Joan Rojas (33. min.), Adrien Goñi (47. min.), Sillero (53. min.), Tascon (60. min.) Parla (64. min.) Marquez (81. min) Baqué (84. min) eta Sancet (90+ min)

Zelaia: Lezama. Minutu bateko isilunea egin zen Xana Martinezen oroimenez, Luis Enriqueren alaba.