CD Numancia - Athletic Club
Jardunaldia 32
Liga

CD Numancia - Athletic Club

CD Numancia
CD Numancia
12
Athletic Club
Athletic Club
  • 10' Cisma
  • Toquero 30'
  • Llorente 48'

KokapenaLos Pajaritos , Soria

Numantziak 1 Athletic Clubek 2: Gorantza

Athletic Clubek garrantzi handiko garaipena lortu du Numantziaren aurka (1-2) Cismak egin du bate eta…

Athletic Club

Athletic Clubek garrantzi handiko garaipena lortu du Numantziaren aurka (1-2) Cismak egin du bate eta zerokoa, Toquerok berdindu du lehen zatian eta Llorentek bigarren zatia hasi eta berehala bigarrena sartu du. Gorabehera eta sufrimendu handiko lehia, finala etxekoentzat ei zena eta abiapuntua guretzat behar zuena. Athletic Clubek lasaitasuna eskuratzeko pausua eman du eta horretarako zailtasun guztiak gainditu behar izan ditu. Hasiera ona egin duen arren: baloia kontrolpean, Ociok penaltia eskatu du eta Llorentek buruz errematatu du kanpora laugarren minuturako. Dena den, dena okertu da bapatean: Cismak urrutitik jaurti du, baloia Ocioren hanketan jo du eta barrura abiatu da.

Hamar minutu eta partida guztia aurretik, hamahirugarrenean Llorenteri eginiko penaltia ez du ikusi epaileak eta, aurrekoa gutxi balitz, are gehiago okertu da hogeirako Ociori bigarren txartel horia atera diotelako. Atsedenaldian Athleticek bi falta egina zituen eta bederatzi Numantziak. Dimasek jaurti du langara 23. minutuan eta 26. Gurpegi sartu da David Lopezen ordez. Lauko lerroa berrosatu da, bi aurrelari goian mantendu dira eta Yeste, Martinez eta Susaetak jokatu dute erdian.

Une horretan, ordu erdirako hain zuzen, Toquerok bere lehendabiziko gola egin du Ligan areaz kanpoko zartako baten bitartez angelutik sartu dena eta Nagorek Iraizozi lana eman dion arren areaz kanpotik, Athleticarena izan da ekimena atsedenaldira arte. Ekimena eta aukerak, Koikilik buruz gutxigarik gora errematatu duelako eta Susaetak eskuinez gutxigatik kanpora.

Bigarren zatian aldaketarik gabe ekin zaio, baina Athleticek azken jardunaldietan falta izan zaion eraginkortasuna izan du eta baita Llorentek ere, 48. minutuan atzelariaren sarrera ondo gainditu duenean, behetik baloia sareetara bidaltzeko. Hortik aurrera irakurketa ona egin dute zurigorriek, Pachetak zelai gainean Quero eta Brit ipini dituen arren eta Gurpegik ahazteko denboraldiari jarraipena eman dion sudurreko berezko hezurrak berriz ere apurtuz. Etxeitak bete du bere tokia, baina Numantziak ezin izan du arriskurik sortu, 66. minutuan kanpora joan den Barkeroren falta jaurtiketa bat kenduta.

Sofrikarioaren zurrunbiloaren erdian Borisek bigarren txartel horia ikusi du eta presioa lasaitu da. Nagorek bidalitako baloi luzeak izan dira etxekoen argudio bakarra, baloi luzeak nonnahi nagusi izan diren norgehiagokan, baina Yestek izan du abagunerik argiena 75. minutuan Juan Pablok bere jaurtiketa kornerra desbideratu badu ere.

Lago Junior eta Ion Velez zelairatu dira azken txanparako, bakoitza helburu ezberdinarekin, baina gauzak ez dira aldatu. Numantzia ezinean aritu da eta zurigorriek ez dute lana borobildu, baina nahikoa zen lasaitasunerantz doan bidearen zati garrantzitsua ibiltzeko eta Soriarantz hurbildu diren zale zurigorri guztien zoramenerako.

Alderik txarrena txartelena izan da, Javi Martinezk zein Aitor Ociok ezin izango baitute, Gurpegi lesionatuaren kasuan gertatzen den bezala, domekan Racingen aurka jokatu. Partida garrantzitsua behetik behin betiko alde egiteko.