Real Madrid - Athletic Club
Jardunaldia 37
Liga

Real Madrid - Athletic Club

Real Madrid
Real Madrid
51
Athletic Club
Athletic Club
  • 21' Ronaldo (p.)
  • 72' Higuaín
  • 79' Sergio Ramos
  • 81' Benzema
  • 88' Marcelo
  • Yeste 40'

KokapenaSantiago Bernabéu , Madrid

Zigor handiegia baldintzapeko partidan

Real Madrilek 5-Athletic Clubek 1Athletic Clubek 5-1 galdu du Santiago Bernabeun Real Madrilen aurka. Yestek…

Athletic Club

Real Madrilek 5-Athletic Clubek 1


Athletic Clubek 5-1 galdu du Santiago Bernabeun Real Madrilen aurka. Yestek egin du gure taldearen gola eta Ronaldok (penaltiz) Higuainek, Ramosek, Benzemak eta Marcelok etxekoenak. Porrotaren ostean, zurigorriek europar lehiaketan jokatzeko aukerari agur esaten diote eta Liga zortzigarren postuan amaituko dute, oraindik txapelketa itxita emateko Deportivoren aurkako partida jokatzeke badagoen arren.

Arestian aipatzen dena kontakizun hutsa litzateke, hau da, gertakizunen errelato laburra denboraldi on bati amaiera mingotsa ematen duena, baina partida ikusi duenak jakin badaki, oso ongi gainera, normalean zenolako zailtasunak dauden Bernabeun punturik urratzeko, baina baita ere zigor handiegia izan dela eta, batez ere, partida zeharo baldintzatuta egon dela gure taldeak ezin dituen kontrolatu erabakien eskutik.

Luze eta zabal jorratu daiteke arlo hori, baina iazko denboraldiko lehia San Mamesen oso baldintza gogorretan ere jokatu zenez, eta izaera bereko partida bi ez dagoen arren, hemerotekan bistadizo ematea nahikoa litzateke. Aldiz, datozen orduotan gertatuko dena asmatzeko aztia izatea beharrezkoa ez da izango, editoriagile eta jakintsu orok erabat atsekabeturik egongo dira penaltiarengatik,… baina Sevillan seinalatu ez ei dutena jakina.

Eta ez da aitzakia merkea, Real Madrilek aukera asko izan du, bai. Etxeko taldeak baloia askozaz gehiago izan du, bai eta kalitatea soberan daukate, jakina baietz, baina partida apurtu arte norgehiagoka ez zegoen batere garbi, batez ere hasi eta berehala ikusi ezin ziren emaitzek Liga erabakita uzten zutelako eta Athletic ondo ipinita zegoelako bere azken aukerak agortze aldera.

Lehen minutuan Toquerok buruz errematatu du eta Casillasek baloia harrapatu du, hurrengo aukera Ronaldorena izan da, baina Iraizoz ere erne egon da, partida osoan zehar bezala. Bitartean Barçaren golaren isla hedatu da Bernabeutik. Bederatzigarrenean Ronaldok buruz gora bakar bakarrik errematatu du. Hala eta guztiz ere, are argiagoa izan da Toqueroren aukera 16garren minutuan, baina azken unean, Casillasen aurrean bakar bakarrik zela baloia area sartzean eta errematatu gabe galdu du. Eta hortxe bertantxe amaitu da benetako lehia, talde biek, teoriaz behintzat, indar berdinekin jokatu dutena.

Bi minutu beranduago, 18garrenean, argi eta garbi ikusi da Higuainen jaurtiketa Amorebietak nahita eskuz moztu duena eta, gainera, baloia angelu angelutik sartzen zela eta, horrelako jokaldi batean, penaltia adieraztean gain, justizia banatzeko ardura duenak txartel gorria erakustea baino beste erremediorik ez duen. Ronaldok gola egin du eta hasi aurretik europar ametsari eusteko zailtasunak baldin baziren, bat gutxiagorekin eta beste zelaiaetatik zetozen ematzekin jarduna heroientzat baino ez zen.
Caparrosek ez du aldaketarik egin Llorenterik gabe zelairatu den taldean. Gurpegi zentral moduan kokatu da eta eguneko nobedaderik aipagarriena, De Marcos, zelai erdiko lauko lerroan sartu da Toquero goian bakarrik utziz.

Athleticen erantzuna kamiseta zurigorriak duen legenda eta famaren parekoa izan da, hots, oso ona eta taldeak zeukan guztia eman du berrehun milioi inguru gastatu duen eta, dirudienez, beste horrenbeste gastatzeko prest dagoen kluba ordezkatzen duen taldearen aurka. Eustea zaila zen oso eta sasi guztien gainetik erantzuna ona izan da. Erasoko jokaldi gehienak zuriak ziren, baina hurrengo abagune garbia Koikiliren urrutiko jaurtiketa izan da, 27garren minutuan, Casillasek oinarekin aldendu duena.

Ronaldok faltaz 32garrenean, Iraizozek harrapatu duena; 36. minutuan Higuainen jaurtiketa, eta Gago eta Graneroren jaurtiketak ikus ahal izan dugu, baina beharbada gaueko jokaldia Yestek 41garrenean banakoa egiteko egin duena izan da. Izugarrizko jokaldia benetan.

Etxekoen artean atsedenaldian urduritasuna nagusi zen, gurean gauzak horrela amaiera arte mantendu ahal izateko oraindik tarte luzeegia geratzen zela uste zen bitartean. Tamalez horrela gertatu da. Pelegrinik Kaka Gagoren ordez zelairatu du. Real Madril buru belarri tematu da gure arearen inguruan. Ronaldoren aukera, nola ez, izan da lehena eta Iraizozek, nola ez, harrapatu du. Susaeta De Marcosen ordez sartu da kontraerasoan indar gehiago izateko eta zuriek beren dinamikari eutsi diote: Granerok langara jaurti du eta Marcelok buruz kanpora errematatu du.

Aitzitik, Athleticek freskotasuna mantentzen zuen eta 61garren minutuan Yestek kontraeraso landu bati amaiera emoteko tokatu zaio. Zoritxarrez Casillasek hankekin desbideratu du. Jarraian Ronaldok kanpora eskuinez jaurti du eta jada 64garrenean Higuainek arrasean bota du eta Iraizoz geratu, Gabilondo Yesteren ordez irten baino lehen. Kontrako aulkitik Benzema irten da Graneroren ordez eta irten berriak abagune polita izan du, baina Iraizozek kornerrera bidali du.

Llorente berotzen ari zela etxekoen bigarren gola heldu da. Enegarren falta area inguruan, jaurti ondoren Gabilondok, Ronaldok eta Javi Martinezek buruz jo dute, baina hori ere, Iraizozek desbideratzea lortu du, baina dena ezin da eta aldaratzea Higuainek buruz barrura bidali du. Hirurogeita hamahirugarren minutua zen.

Athletic erreakzionatzen saiatu da. Llorente Toqueroren ordez zelairatu da eta Susaetak boleaz gora errematatu du. Inoiz baino zailagoa zena ezinezkoa bihurtu da 80. Minutuan, Sergio Ramosen jokaldia txiripaz gure atzelariekin hormarena egin eta gero errematatzeko prest geratu denean. Hurrengo minutuan Benzemak ezarri du laugarrena eta ia amaieran Marcelok bosgarrena. Zigor handiegia baldintzapeko partida baterako eta zigor handiegia denboraldi on baten ostean europar aukerei agur esateko, baina horrela da kirol lehiaketa eta horrela onartu beharko. Dena den, duintasunez amaitu behar da Liga Deportivoren aurka eta, ostean, gaurkoa bezala ezinezkotzat bataiatu den partidan Joseba Etxeberriari agur, edo gero arte, esan.