Athletic Club - FK Austria Wien
Jardunaldia 1

Athletic Club - FK Austria Wien

Athletic Club
Athletic Club
30
FK Austria Wien
FK Austria Wien
  • 8' Llorente (p.)
  • 24' Llorente
  • 56' Muniain

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Athletic Clubek 3 FK Austriak 0: Partida polita

Athletic Clubek 3-0 irabazi dio Austria taldeari. Golegileak Llorente (2, bat penaltiz) eta Muniain izan…

Athletic Club

Athletic Clubek 3-0 irabazi dio Austria taldeari. Golegileak Llorente (2, bat penaltiz) eta Muniain izan dira. Partida polita, joku onarrekin eta ikusleen gozamenerako. Gauzak horrela, hiru partida jarraian daramatza gure taldeak bere atetik baloirik jaso gabe eta zalegoari konfiantza eskainiz.

UEFA Europa Leagueko Multzo-Faseari ondo ekin dio, eta lehiaketa honen lehendabiziko egunetik hona Athletic Clubek ez du partidarik galdu. Denbora asko igaro da jada eta inguruak sentimendu nahasiak izan du. Dirudienez golik jaso gabe egoteak edota jarraian irabazten ibiltzeak nolabaiteko lasaitasuna eskaini dio sendi zurigorriari.

Eta garaipen egunetan ere taldeak pazientzia, errealitatearekin lotura sendoa eta azterketa lasaiak bezain sakonak ere behar ditu, une gozo zein mingotsetan jakina. Esaterako, taldea San Mamesen indartsua dabilela dirudi, baina astebetez Vila-real eta Sevilla arerio gogorrak datozkigu. Are gehiago, Athleticek hiru partida jarraian darama golik jaso gabe, baina ez da beti horrela izango. Athletic Clubek joku erakusgarria egin du hainbat fasetan, baina talde guztien presioa egiteko era ez da berbera, ez dira berdin kokatzen edota gauzak ez dira nahi bezala beti irtetzen.
Aitzitik Austria futbol zazpiko txapelketetara doan laguntaldetzat definituko du baten batek eta ez da horrela. Joku bera egiten saiatu zen etxean Tromsören aurka, baina abiadura eta kemena ez ziren oraingoak. Azken finean gure taldeak sasoi puntu hobeagoa dauka, konfiantza gehiagoz dago eta, gainera, hesiak behin saltatuz gero, motibazioa handitzen joango da.

Mendekua garaipenaren giltzarri moduan aipatzea gehiegizkoa dirudi, are gehiago handikeria izan zenean kanporaketa galtzearen arrazoi nagusietariko bat. Ia duela bost urte gertatu zena eta, zoritxarrez, ia aldatu gabe mantentzen dena da austriarren zale batzuen portaera, kasu honetan madrildar “laguntzarekin”.
Partidari dagokionez, hasi eta berehala Athletic Clubaren gola heltzear zela zirudien. Llorente saiatu da hirugarren minutuan eta zortzigarrenean seguru ia arretarik gabe pasatu diren sei epaileei galdetzen badiete, ez dira ados ipiniko Susaetari egin dioten sarrera penaltia zenentz. Llorentek ardura berreskuratu du eta bat eta zerokoa ezarri du, hau da, hurrengoan ere bera tartean egongo da.

Golak lasaitasun ekarri du, baloia triangelukatu du Athleticek, behetik mugitu ere eskumatik Susaetaren abiadura aprobetxatuz eta ezkerretik minutuak aurrera joan ahala hobera joan den Munianekin. Ligaxka da, baina hainbat momentuetan lehiak Kopa itxura hartu du eta testuinguru horretan Austria bitan egon da partidan sartzeko prest. Bi eta zerokoa baino lehenago, 16. minutuan, Diabangek lana eman dio Iraizozi, eta Llorentek boleaz Susaetaren pasea aprobetxatuz etxekoen bigarren golaren ostean, 35. minutuan, banan banakoa dastatzeko aukera izan du, baina Iraizozek izterrarekin arriskua ekiditu du. Zurigorriak berpiztu dira eta Muniainek zutoinera jaurti du. Athletic nagusim jaun eta jabe zen, bana denbora dexente zegoen jokatzeke.

Atsedenaldiaren bueltan Austriarrek ezin izan dute bere joku era aldatu. Hau da, Athletic Clubarenak izan dira lehen abaguneak: Yeste faltaz (50m.), Llorentek ez du asmatu, baina bai Muniainek 55. minutuan. Talde jokaldi bikaina egin dute Iraola, Muniain eta Etxeberriak eta Iraolaren pasea Muniainek gola bihurtu du eta honen eskutik lehia amaitu da. Entrenatzaileak erabilienak gutxiago erabiltzeko balio izan du. Jokua ez da moteldu eta aurrekoa gutxi bazen, 71. minutuan Suttnerren sarrera gogorra (eskerraz Muniain aurrekusi egin ei duela) txartel gorritzat hartu du epaile holandarrak.

Zubiaurre eta San Josek etxeko debuta partida ofizialetan gauzatu dute eta erasoaldiak ez du etenik izan: Susaeta 65 eta 69. minutuetan golaren gertu ibili da, Muniainek buruz kanpora errematatu du, Ociok faltaz 76. minutuan, David Lopezek langarekin egin du topo eta Munianek Safar atezainarekin. Azken uneotan batzuk amaierarik gabeko partida izatea nahiago zuten eta beste batzuk, aldiz, lehenbailehen amaitzea austriar zalerik sutsuenak bistatik galtzeko. Amaieran poztasuna izan da nagusi, baina ez dugu inolaz ere igandean Liga daukagula ahaztu behar, egutegia gogorra dela eta hobetzea askozaz errazagoa dela lana ondo eginez gero eta hamaikakoa bata ala bestea izanik beti erantzun egokia eskaintzen duela pentsatuz. Hurrengo froga: Liga Vila-real taldearen eskutik.