Athletic Club - Werder Bremen
Jardunaldia 6

Athletic Club - Werder Bremen

Athletic Club
Athletic Club
03
Werder Bremen
Werder Bremen
  • Pizarro 13'
  • Naldo 20'
  • Rosenberg 36'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Alde handia hasieratik bisitarien alde

Athletic Clubek 0-Werder Bremenek 3Athletic Clubek 0-3 galdu du Werder Bremenen aurka historia gutxi izan…

Athletic Club

Athletic Clubek 0-Werder Bremenek 3


Athletic Clubek 0-3 galdu du Werder Bremenen aurka historia gutxi izan duen partidan edo, beste era batera esateko, gure taldeak etxean hartu duen europar golkadarik handienaren eguna partida galtzea gutxien inporta zitzaiguna izan da. Pizarrok, Naldok eta Rosenbergek alemaniarren golak egin dituzte. Bestalde, Jon Aurtenetxeren debuta izan da daturik aipagarriena horrenbeste alde txar izan duen norgehiagokan.

Ez da kontsolamendua, baina Athletic Clubek txartela zeukan hurrengo faserako eta, gauzak horrela, biharko partiden zain bagaude ere, final hamaseirenetako arerioa Champions Leaguetik datozen Juventus, Olympique Marsella, Wolfsburg eta Unirea izan daitezke eta baita orain arte multzo-buru izan diren Lisboako Sporting, Benfica, Roma, Galatasaray, Salzburg, Fenerbahçe, Shakhtar eta PSV ere. Beste hiru arerio oraindik erabakitzeke daude. Dena ostiralean 13:00etatik aurrera zehaztuko da Nyonen eta otsailaren 18 eta 25eko etsaiari aurre egin bitartean, Ligako erronka erakargarria bezain desberdina larunbatean bertan dugu
zain.

Esan bezala, partidak historia gutxi, edo laburra behintzat, izan du. Athleticek askotan errezatutu duen botika bera hartu du eta Alemaniarren eraginkortasuna azpimarratzekoa izan da: bi aukera sortu eta zero eta bi hogeigarren minuturako. Pizarrok buruz Rosenbergen erdiraketa bikaina errematatu eta gero eta Naldoren burukada, San Joseren gorputzean jo duen sareetara abiatu baino lehen. Rosenbergena izan da hirugarren aukera bat 23. minutuan eta zurigorrien nolabaiteko errakzioaren ostean (De Ceriok aukera izan du baina gutxiegi loratu du baloia 33. minutuan) Rosenbergek Iraizozen aldaratzea harrapatu du eta angelu gutxi zeukan arren ezkerrez zero eta hirukoa lortu du. Eraginkortasuna eta sakontasuna nagusitasuna baieztatzeko.

Beste edozein partidan zaleek haserraldia adierazteko bideak aurkituko zituzten, baina oraingo honetan, salbuespenak salbuespen, bazirudien publikoak barneratuta zeukala 2-0 ala 3-1koa, eta are gehiago alde handiagoak lortzea zaila zela oso eta Werder Bremen arerio gogorregia zela eta, aldi berean, Osasunaren aurkako partidarako indarrak gorde behar zituztela, zelaian eta zelaitik at.

Halaz ere, bigarren zatian zurigorriak gogotsu irten dira porrota itxurosoagoa izan zedin, baina Wiese atezaina fin ibili da Toqueroren jaurtiketa desbideratzeko. Aldaratzea Muniainengana heldu da, baina bere azken erdiraketa eskasa izan da. Hurrengoan Wiesek Toqueroren jaurtiketa harrapatu du. Ia jarraian Etxeberria eta David Lopez De Cerio (berarentzako izan da Athleticeko kamisetarekin partida ofizialarik luzeena) eta Toqueroren ordez. Indarrak pixkaka ahitu dira eta Jensenek zein Rosenbergek aukera bana izan dute.

Alemaniarrek ere euren aldaketak egin dituzte eta partida doi-doi amaieraraino abiatu da, Athletici asko kostatzen zitzaion eta orlegiek jada ez zuten azeleragailua zapaltzen, Yesteren ordez zelairatu den Iñigo Perezen aukera bat kenduta. Azkenik, 0-3, gau hotza San Mamesen eta larunbateako arratsalde beroa izan dadila espero dezagun.