Rayo Vallecano - Athletic Club
Final hamaseirenak
Kopa

Rayo Vallecano - Athletic Club

Rayo Vallecano
Rayo Vallecano
20
Athletic Club
Athletic Club
  • 4' N.Susaeta
  • 19' Pachón

KokapenaTeresa Rivero , Madrid

Rayok 2 Athletic Clubek 0: Asmatu gabe

Athletic Clubek 2-0 galdu du Rayo Vallecanoren aurka eta, aukera asko sortu arren, lan eskerga…

Athletic Club

Athletic Clubek 2-0 galdu du Rayo Vallecanoren aurka eta, aukera asko sortu arren, lan eskerga egin beharko du Kopan aurrera segitzeko. Susaetak eta Pachonek golak egin dituzte.

Inigo Perezen debuta eta Armandoren presentzia izan da hamaikakoan detailerik azpimarragarriena partida hastean. Beltzez jantzita irten dira zurigorriak, eta panorama beltza jada jarri da seigarren minutuan, Susaetaren falta izan ez den jaurtiketa zuzena barrura joan da.

Erantzuna berehalakoa izan da, Etxeberriak lana eman dio Daniri eta berriz saiatu da baina atzelari bat sartu da tartean. Hamargarren minutuan Llorentek buruz langa gainetik errematatu du kanpora eta gauza bera egin du hamahirugarrenean.

Hamazortzigarrenean Iraolaren erdiraketa bikainak Inigo Perez bakar bakarrik utzi du baloia sareetara bultzatzeko. Bigunegi jaurti du debutariak eta atezainak harrapatu du.
Hurrengo jokaldian kornerra Rayoren alde, baloi soltea arean eta Pacho baloia sareetara bigarrenez. Sinestezina baina egia. Gainera kornerra jaurti dutenean, bi jokalariren arteko estrategian jokoz kanpo nabarmena egin dute etxekoek.

Hurrengo aukera Etxeberriak izan du buruz 25 minutuan eta ezkerrez 26garrenean, baina atzelari batek apur bat desbideratu kornerra. Pachonek boleaz lana eman dio Armandori ordu erdira pasata. Partida trabatu da Rayoren onerako. Athleticek erasoari ekin dio berriro ere eta Iraolak aukera ona izan du baina ezkerrez txarto errematatu du Llorenteren erdiraketa. Orbaiz saiatu da urrutitik 41 minutuan, baina Daniren eskuetara eta atsedenaldia baino lehen Koikiliren erdiraketa ezin izan du Etxeberriak barrura bidali.

Zapore oso mingotsa eta merezi gabe bi goleko desabantaila. Eta okerrena emaitza horrekin edozein jokaldian kanporaketa zeharo aldapaz gora gera zitekeen. Castillo sartu da Koikiliren ordez, horrek sudurrean min hartu baitu. Hasiera ez da ona izan, Rayo eroso egon baita eta lehen aukera izan du Ruben Reyesen hanketan, baina Armando erene ibili da. Toquero Perezen ordez sartu Etxeberria ezkerraldera pasatuz eta kapitainak izugarrizko aukera izan du Iraolaren paseari esker, baina Danik geldiketa bikaina egin du.

56. minutua zen eta berehala Orbaizek txartel horia ikusi du. Gero Gurpegik bere jaurtiketa Camilleren aurpegian bidali du eta Iraolak ezin izan du behar bezala errematatu 60. minutuan. Lau beranduago Toqueroren burukada ahula Danik harrapatu du, 65. minutuan Llorenteren burukada gutxigatik kanpora abiatu da eta 68. Toqueroren jaurtiketa ozta-ozta kanpora joan da. David Lopezen jaurtiketa Danik harrapatu du gero.

Ordu laurden bat amaitzeko falta zela, Gabilondok David Lopez ordezkatu du. Etxeberriak, orain eskuinaldetik, erdiratu du Llorentek buruz altuegi erremata zezan.
Partida amaitzeko hamar minutu falta zirela aulkitik sartu zen Querok jaurti du gogor baina altuegi eta gero beste gizon barri batek, Piti, gurutzatuegi jaurti du.

Ahalegina nabaritzen hasi da Athletic, baina gora begira segitu du, hutsuneak utziz, baina arriskatu behar zen eta hor Armando agertu da bitan luzapenean Pachonen eta Pitiren aukera paregabeak ezerezean uzteko. Gauzak horrela, Kopako itzulekoa prestatu baino lehen, erronka gogorra daukagu larunbatean Atletico Madrilen aurka bide onari itzultzeko asmoz.