Athletic Club - Paraguay

Athletic Club - Paraguay

Athletic Club
Athletic Club
13
Paraguay
Paraguay
  • 80' Díaz de Cerio
  • Cardozo 11'40'
  • Santa Cruz 21'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Helburua bete da

25.000 pertsona Bizkaiko futbolaren aldeNahiz eta lagunarteko partida galdu (1-3) Paraguairen aurka, Diaz de Ceriok…

Athletic Club

25.000 pertsona Bizkaiko futbolaren alde


Nahiz eta lagunarteko partida galdu (1-3) Paraguairen aurka, Diaz de Ceriok lehen zatian Athletic Clubarentzat eta Cardozok (2) eta Santa Cruzek, atsedenaldira heldu baino lehen bisitarientzat, gure erakundeak ipini zuen helburua bete da, hau da, bizkaitar futbola laguntzea, 25.000 pertsona bildu baita gaurkoan San Mamesen, gehienak gazteak eta baita Paraguai animatzera hurbildu diren asko ere bai.

Gure jokalari askoren nekea, lesioak eta nazioarteko deialdiak direla medio, lehen taldeko jokalari batzuk, zortzi hasierako hamaikakoan, eta aurrez aurretik lagunarteko edota partida ofizialetan jada ibilitako bigarren taldeko beste horrenbestek minutuak pilatzeko aukera izan dute. Tamalez, arerioak lehen zatian erabaki du lehia, batez ere erakutsi duen eraginkortasunaren eskutik, hiru aukera garbi izan eta hiru gol egin baitu.

Bigarren zatian Paraguaik bere abantaila kudeatu du, zurigorriek askozaz partida txukunago egin duten arren, batez ere lehen zatiarekin alderatuz. Lagunartekoaren okerrena Xabi Galan, Joseba Etxeberria eta Haedo paraguaiarren lesioak izan dira.

Helburua bete ondoren, etorkizun hurbilak Valladolid dakarkigu San Mamasera igandean 19:00etan, denboraldi honetan gelditzen zaigun lehiaketa bakarrean. Bertan gure taldeak San Mamesen daraman bolada onari eutsi beharko lioke europar postuetarako hautagaitza mantentzeko.

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatu du: Armando; Ustaritz, Borda, Santamaria, Galan; David Lopez, Muñoz, Iturraspe, Yeste; Diaz de Cerio eta Etxeberria. Aulkian Aitor Fernandez; De Marcos, Etxebarria, Iñigo Perez, Ramalho eta Aketxe egon dira.

Paraguaik honako hamaikakoa zelairatu du: Justo Villar; Veron, Morel, Alcaraz, Cardozo, Santa Cruz, Da Silva, Caceres, Riveros, Haedo eta Aquino. Aulkian Barreto; Caniza, Rojas, Ortigoza, Santana, Gamarra eta Gonzalez egon dira.

Epailea Gorka Gardeazabal izan da.

(11′) 0-1 Cardozo

(21′) 0-2 Santa Cruz

(40′) 0-3 Cardozo

(80′) 1-3 De Cerio