Atlético de Madrid - Athletic Club
Jardunaldia 29
Liga

Atlético de Madrid - Athletic Club

Atlético de Madrid
Atlético de Madrid
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 48'70' Falcao
  • J.Martínez 91'

KokapenaVicente Calderón , Madrid

Erreakzio berantiarra

Atletico Madrilek 2-Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 2-1 galdu du Atletico Madrilen aurka Ligako 29garren…

Athletic Club

Atletico Madrilek 2-Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 2-1 galdu du Atletico Madrilen aurka Ligako 29garren jardunaldiari dagokion Ligako partidan. Gol guztiak bigarren zatian heldu dira, Falcaorenak etxeko biak eta Javi Martinezena gurea norgehiagokaren luzapenean.
Partidak ez du ia aukerarik eskain lehen zatian. Zurigorriak sendo egon dira, baloia ondo mugitu dute baina azken metroetan ez dute arriskua sortzeko inolako gaitasunik erakutsi. Aitzitik, bigarrenean hasiera kaxkarra izan da eta markagailuan kontrako aldea nabarmena zenean, Athletic Cluben erreakzioa antzua eta berantiarra izan da. Lehiaren amaieran geure entrenatzaileak bere burua erruduntzat jo du, agindu dituen aldaketak aipatuz. Halaber, Amorebietak sudurrean hartu duen kolpea eta San Joseren bosgarren txartel horia aipatu beharko genuke. Beraz ezin izango du igandean San Mamesen 18:00etatik aurrera Sportingen aurka jokatu, baina Marcelo Bielsak hala erabakiz gero, Iraola zelairatu ahal izango du.
Amaitzeko, zorionak eman Atletico Madrili lortu duen garaipenarengatik. Partidan zalantzazko hainbat jokaldi egon da, baina zaila da oso epailearentzat beti asmatzea. Azken finean, hirugarren porrota jarraian heldu da Ligan, hotza, euria tarteka, eta jada ezagunak diren etxeko zaleen kirol kantuekin batera protagonistak izan direnak. Gainera, beste ohitura bat: baloi gehigarria bota da zelaira garaipena ospatu nahian edo.
Beraz, oso gauza on gutxi atera daiteke. Ea hurrengoan, maiatzaren 25ean, Kopako finalean, zerbait gehiago ospatzeko daukagun.