Athletic Club - Sevilla FC
Jardunaldia 32
Liga

Athletic Club - Sevilla FC

Athletic Club
Athletic Club
10
Sevilla FC
Sevilla FC
  • 47' Llorente

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Garaipena, baina merezi baino motzagoa

Athletic Clubek 1-Sevilla FC-k 0 Athletic Clubek 1-0 mendean hartu du Sevilla FC eta Ligan…

Athletic Club

Athletic Clubek 1-Sevilla FC-k 0

Athletic Clubek 1-0 mendean hartu du Sevilla FC eta Ligan jarraian irabazi gabe bost partidako boladari amaiera emanez. Llorentek, 47garren minutuan gure taldearen gola egin du Susaetaren erdiraketa buruz errematatuz, eta zurigorriek 41 puntu daukate sailkapenean, hamaikagarren tokia betez.

Erritmo eta joko onez beteriko lehian Athletic Clubek hasiera motela gainditu du eta merezimenduak egin ditu azkenean abantaila zabalagoa izan zedin. Ez da horrela gertatu, baina San Mamesera hurbildu direnek, Katedrala ia leporaino egon da, futbolaz gozatzeko aukera izan dute. Oraingo honetan gure taldeak gainditu egin ditu Schalke 04ren aurkako norgehiagoka gogorraren ondorioak

Eta Liga txapelketa gelditzen ez denez, hurrengo hitzordua hementxe bertan dago, asteazkenean 20:00etan Los Carmenesen Granadaren aurka. Norgehiagoka horretarako entrenatzaileak nahi izanez gero Javi Martinez prest egongo da.