Athletic Club - RCD Mallorca
Jardunaldia 34
Liga

Athletic Club - RCD Mallorca

Athletic Club
Athletic Club
10
RCD Mallorca
RCD Mallorca
  • 12' Llorente

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Astea hasi bezala amaitu da, garaipenarekin

Athletic Clubek 1-CD Mallorcak 0 Athletic Clubek 1-0 irabazi dio RCD Mallorcari eta 45 punturekin…

Athletic Club

Athletic Clubek 1-CD Mallorcak 0

Athletic Clubek 1-0 irabazi dio RCD Mallorcari eta 45 punturekin kokatzen da sailkapenean, goiko postuei begira. Llorentek, lehen zatiko hamabigarren minutuan, egin du partidaren gol bakarra Ibairen falta erdiraketa buruz errematatu ostean.

Gure taldeak merezimenduak egin ditu partida irabazteko, baina baloi jabetzan partikularki eta jokoan orokorrean erakutsi duen nagusitasunak ez du islarik izan markagailuan. Azkenean hiru puntuak etxean geratu dira. Susaeta, Iturraspe, De Marcos, Aurtenetxe eta Herrera txartela baten faltan daude zigortuak izateko.

Orain helburu bakarra da ostegunean Lisboan jokatuko den finalerdietako joaneko partida. Zurigorriek asteartean arratsaldez abiatuko dira Portugaleko hiribururantz.

Partida hasi baino lehenago minutu bateko isiltasuna bete da Iñigo Cabacas zale zurigorriaren omenez.