Real Racing Club de Santander - Athletic Club
Jardunaldia 35
Liga

Real Racing Club de Santander - Athletic Club

Real Racing Club de Santander
Real Racing Club de Santander
01
Athletic Club
Athletic Club
  • Toquero 12'

KokapenaEl Sardinero , Santander

Hiru puntu gehiago eta Sporting jomugan

Real Racing Clubek 0-Athletic Clubek 1 Athletic Clubek Real Racing Club 0-1 mendean hartu du…

Athletic Club

Real Racing Clubek 0-Athletic Clubek 1

Athletic Clubek Real Racing Club 0-1 mendean hartu du Gaizka Toquerok 12garren minutuan egindako golari esker Herreraren pase sakona eskuinarekin sareetara bidaliz. Garaipenak goiko postuetara garamatza.

Gaurkoarekin jada hamar dira lortu diren puntuak azken hamabietatik eta bigarrenez Liga honetan golik ez da jaso bisitari bezala. Alderik txarrena Aurtenetxek ikusi duen bosgarren txartel horia izan da. Atzelariak ezin izango du Zaragozan igandean jokatu.

Hori baino lehen gure taldeak burmuina ipinita dauka jada ostegunean daukan europar hitzorduan, San Mamesen 21:05etatik aurrera (C+1) Sporting Clube de Portugalen aurka. Egun historikoa bihur daitekeena Athletic Clubek Bucharesten maiatzaren 9an jokatuko den europar finalerako txartela eskuratuz gero.

Athletic Club osatzen dugunon indar guztiek Sporting dute jomugan dagoeneko.