Sporting Club Portugal - Athletic Club
Finalerdia

Sporting Club Portugal - Athletic Club

Sporting Club Portugal
Sporting Club Portugal
21
Athletic Club
Athletic Club
  • Aurtenetxe 53'

KokapenaJosé Alvalade , Lisboa

San Mamesen izan beharko

Sportingek 2-Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 2-1 galdu du Sporting Clube de Portugalen aurka. Aurtenetxek…

Athletic Club

Sportingek 2-Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 2-1 galdu du Sporting Clube de Portugalen aurka. Aurtenetxek egin du gure gola 54garren minutuan, baina Insuak eta Capelek etxekoenak sartu dituzte 76 eta 80garrenean, hurrenez hurren.

Kanporaketa, beraz, irekita dago eta San Mamesen erabakiko da gure zaleen berorekin, gaurkoan Lisboaraino hurbildu diren 4.000k eskainitako sostengua makala izan ez den arren. Euroametsak oraindik esna dirau.

Lehen zatian, espero zen bezala, etxekoek ekimena utzi digute eta gure taldeak zailtasunak izan ditu portugaldarren hesia gainditzeko.

Bigarrenean, aldiz, Aurtenetxeren golaren ostean partida aldapaz behera izan dugu. Athletic Clubek bigarrena egiteko aukera izan du, baina Amorebietaren eskuinkada zutoinaren aurka joan da. Dena kontrolpean zela zirudien, baina Insuak buruz aldaratze bat errematatzean eta Capelek areaz kanpotik kanporaketa hankaz gora ipini dute, baina finalean egotea ez da ezinezkoa, ezta pentsatu ere.

Hurrengo osteguneko gaua magikoa izan daiteke bai, baina lehenago Liga Santanderren dugu zain, igandean 16:00etan.