Atlético de Madrid - Athletic Club
Finala

Atlético de Madrid - Athletic Club

Atlético de Madrid
Atlético de Madrid
30
Athletic Club
Athletic Club
  • 7'34' Falcao
  • 85' Diego

KokapenaNational Arena , Bucarest

El título europeo deberá esperar

At.Madrilek 3 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 3-0 galdu du Atletico Madrilen aurka UEL-ko finalean….

Athletic Club

At.Madrilek 3 Athletic Clubek 0

Athletic Clubek 3-0 galdu du Atletico Madrilen aurka UEL-ko finalean. Golegileak Falcao (2) biak lehen zatian, eta Diego, partidaren hondarrean, izan dira. Zorionak beraz Atletico Madrili garaipenarengatik, nahiz eta aldea zabalegia izan den.

Gauzak aldapaz gora ipini zaizkigu hasi eta berehala eta atsedenaldiko bi eta zerokoak ez zuen egunik onena izan ez duen taldeari bat ere laguntzen. Pena baita ere National Arenarantz hurbildu diren milaka zaleentzat, beste erakustaldi bat eman dute eta, gure herrian -San Mamesen adibidez- eta munduan zehar gure koloreekin sufritu duten milakentzat ere.

UEL bikaina egin dugu, baina 35 urte beranduago azkeneko saririk gabe ere. Finalak horrela dira, batek baino ez du irabazten. Ea denboraldiko bigarren aukeran zorte gehiagorik daukagun titulu bat eskuratzeko. Bitartean, igandean Liga amaituko da Valentzian Levanteren aurka.