Athletic Club VS CA Osasuna 2012-10-7 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
07. Jardunaldia

Athletic Club1 : 0CA Osasuna

Aduriz11'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
07/10/2012
Ordua
18:00
Data eta ordua
2012-10-7 - 18:00

Taldea garaipenaren bidera itzuli da

Athletic Clubek 1 Osasunak 0 Athletic Clubek Ligako bigarren garaipena, ongi merezita, eskuratu du Osasuna…

2012ko urr. 7a

Athletic Clubek 1 Osasunak 0

Athletic Clubek Ligako bigarren garaipena, ongi merezita, eskuratu du Osasuna 1-0 irabaziz Adurizek lehen zatian lortu duen golari esker. Zurigorriek arerioak baino aukera gehiago egin dute, baina Andres Fernandezen lana ona izan da oso abaguneak ekiditeko orduan. Aldiz, nafarrek hiru aldiz baloia zuraren kontra bidali dute, behin ia nahi gabe eta beste biak falta jaurtiketetan.

Alde positiboan, garaipenaz gain, hirugarren partida golik jaso gabe Ligan, Muniainen ehungarren partida erregulartasunaren lehiaketan eta Aurtenetxeren itzulera lesioaren ondotik. Aitzitik, Gurpegiren bosgarren txartel horia eta Castilloren lesioa.

Orain Ligak etenaldia izango du urriaren 20ra arte eta Valentzian gorantz begiratzeko aukera berri bat egongo da. Bitartean garaipena ongi etorria izan dadila.