Valencia CF VS Athletic Club 2012-10-20 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
08. Jardunaldia

Valencia CF3 : 2Athletic Club

Soldado26'(p.)
Tino Costa88'
Valdez90'
Aduriz18'
Aduriz30'
Laburpen bideoa
Estadioa
Mestalla
Herria
Valencia
Data
20/10/2012
Ordua
20:00
Data eta ordua
2012-10-20 - 20:00

Ezin abantailari eutsi

Valentzia CF-k 3 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek 3-2 galdu du Mestallan. Aduriz (2) gure…

2012ko urr. 20a

Valentzia CF-k 3 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek 3-2 galdu du Mestallan. Aduriz (2) gure golegilea izan da. Valentziaren aldetik Soldadok (penaltiz) Tino Costak eta Valdezek egin dituzte golak. Zurigorriak nagusi izan dira Herrerak txartel gorria ikusi duen arte (1-2) Txartela merezimendu osoz erakutsi diote, baina ez da aldageletara joateko merezimenduak egin dituen bakarra, gaurko epailearen erabakiekin, beste behin ere zorterik izan ez dugun arren. Hortik amaierara arte Valentziak etekina atera dio bere nagusitasunari 87 eta 90. minutuetan) eta gure taldeak ezin izan dio abantailari eutsi.

Hurrengo Liga partidarako Herrera ez da egongo eta Muniainen parte-hartzea zalantzan dago ostegunerako ere, koadrizepsean hartu duen kolpea dela eta. Eta ostegunean europar hitzordu garrantzitsua daukagu Lyonen, bertako Olympiqueren aurka, UEFA Europa Leaguen aurrera segitzeko puntuak ezinbestekoak baitira.