Granada CF-k 1 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek etxetik kanpoko lehendabiziko garaipena erdietsi du Ligan…
Granada CF-k 1 Athletic Clubek 2
Athletic Clubek etxetik kanpoko lehendabiziko garaipena erdietsi du Ligan Granada CF 1-2 mendean hartu eta gero . Adurizen gol biak, lehen zatian, lehena penaltiz, ezerezean utzi dute bigarrenaren hasieran El Arabik lortu duena.
Zurigorriak nagusi izan dira lehen zatian, baina bigarren zatiaren hasiera kaxkarrak bizi eman dio Granadari eta asko sufritu behar izan dute hiru puntu oso garrantzitsuak lortzeko. Abagune garbiak ate bietan egon dira, baina azkenean hiru puntuak Bilborantz abiatzen dira.
Etenik gabe eta Sevilla San Mamesen jaso baino lehen, UEFA Europa Leagueko hitzordu erakargarria bezain erabakigarria zain dugu ostegunean etxean ere Olympique Lyonnaisen aurka 21:05ean.