Real Madrid - Athletic Club
Jardunaldia 12
Liga

Real Madrid - Athletic Club

Real Madrid
Real Madrid
51
Athletic Club
Athletic Club
  • 12'32' Benzema
  • 30' Sergio Ramos
  • 56' Ozil
  • 72' Khedira
  • Ibai 42'

KokapenaSantiago Bernabéu , Madrid

Etxekoen nagusitasuna ahazteko partidan

Athletic Clubek ezin izan dio Ligako bolada onari eutsi eta 5-1 galdu du Real Madrilen…

Athletic Club

Athletic Clubek ezin izan dio Ligako bolada onari eutsi eta 5-1 galdu du Real Madrilen aurka. Benzema (bi aldiz, lehenean Aurtenetxerekin batera) Ramos, Ozil eta Khedira golegileak izan dira. Uzta oparoa baina handiagoa izan zitekeena hogeita hiru aldiz lana eman baitiote Iraizozi. Gure aldetik Ibai gola lortu du, Ligan egiten duen lehendabizikoa.

Atsedenaldian markagailuak 3-1 erakusten zuen eta erreakzionatzeko borondateak ez du zortea bidelagun eta Coentraok egin duen eta seinalatu ez dioten penalti baten ostean, Real Madril indartsuaren aurrean ez du inolako aukerarik izan.

Dena den, okerrena ez da porrota, tamalez azken denboraldiotan zelai honetan horrelakoak bizi izan baititugu, baizik eta ondorio negatiboak. Adibidez Muniain eta Gurpegiren lesioak (bilakaeraren zain) eta bost txartel hori ikusi eta gero Aritz Adurizi ezarriko dioten partida bateko zigorra eta ez da Deportivoren aurka egongo San Mamesen.

Gainera, partida osoan nabarmenak izan dira Markel Susaetak eta Carlos Gurpegik sufritu behar izan dituzten etengabeko irainak. Azken honen kasuan, jokalariak berak epaileari jakinarazi dio eta arbitroak ezer ez zuela entzuten erantzun dio. Halaber, gutxienez aktan azaltzeko eskera ere egin zaio, baina epaileak ez du jaramonik egin.

Porrota ahaztu guran, ostegunean europar lehiaketari ekin behar dio taldeak, Israelen hain zuzen ere. Alde batetik kirol aukera gutxi dago eta, bestetik, Athletic Clubek gertutik segitzen du Ekialde Erdian gertatzen ari den guztia.