Rayo Vallecano VS Athletic Club 2013-6-1 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
38. Jardunaldia

Rayo Vallecano2 : 2Athletic Club

Vázquez19'
Piti54'
Susaeta30'
Aurtenetxe48'
Laburpen bideoa
Estadioa
Vallecas
Herria
Madrid
Data
01/06/2013
Ordua
21:00
Data eta ordua
2013-6-1 - 21:00

Amaitzeko, berdinketa bat gutxiagorekin

Rayo Vallecanok 2 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek Ligari agur esan dio Rayo Vallecanoren aurka…

2013ko eka. 1a

Rayo Vallecanok 2 Athletic Clubek 2

Athletic Clubek Ligari agur esan dio Rayo Vallecanoren aurka binako berdinketa lortuz. Vazquez eta Piti Rayorengatik eta Susaeta eta Aurtenetxe gure taldearengatik neurketako golegileak izan dira. Emaitza on, batez ere hamargarren minututik bat gutxiagorekin jokatu dugulako, Adurizek txartel gorria, bi horiengatik, ikusi eta gero.

Vazquezek buruz etxekoak aurreratu ditu lehen zatian. Une horretan zurigorriek jada bat gutxiagorekin zeuden. Dena den Susaetak berdinketa ezarri du atsedenaldia baino lehen Ibairen jokaldi on baten ostean. Bigarren zatian Aurtenetxek Athletic aurretik ipini du, baina Pitik baloia eskuetatik kendu dio Iraizozi binakoa egiteko.

Azkenean berdinketa lan taldeari esker denboraldi kaxkarra amaiera emateko. Orain bakarrik falta da San Mamesi ohore guztiekin agur esatea. Asteazkenean 20:30ean San Mamesen bertan dugu azken hitzordua.