Athletic Club VS NK Slaven 2012-8-2 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
Aurreko kanporaketa. Jardunaldia

Athletic Club3 : 1NK Slaven

Isma López16'
Susaeta20'
Isma López68'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
02/08/2012
Ordua
21:00
Data eta ordua
2012-8-2 - 21:00

Lehen europar pausoa

Athletic Club 3 – NK Slaven 1 Athletic Clubek 3-1 irabazi dio NK Slaven Belupo…

2012ko abu. 2a

Athletic Club 3 – NK Slaven 1

Athletic Clubek 3-1 irabazi dio NK Slaven Belupo taldeari UEFA Europa Leagueko hirugarren sailkatze errondaren joaneko partidan. Ismael Lopez (2) eta Susaeta golegileak izan dira eta Delic-ek bisitariena sartu du.

Zurigorriak nagusi izan dira eta zale asko bildu duen San Mamesen abantaila handiagoa eskuratzeko merituak egin ditu, kroaziarrak aukerak izan dituzten arren.

Partidan Ismael Lopezek bere debut ofiziala egin du zurigorriz jantzita, Ruiz de Galarretak San Mamesen estreinatu den bezala.

Itzuliko partida abuztuaren 9an izango da, 18:45ean Koprivnicako Gradski Stadionean.