Olympique Lyonnais VS Athletic Club 2012-10-25 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
03. Jardunaldia

Olympique Lyonnais2 : 1Athletic Club

Lisandro54'
Briand86'
Ibai78'
Laburpen bideoa
Estadioa
Gerland
Herria
Lyon
Data
25/10/2012
Ordua
19:00
Data eta ordua
2012-10-25 - 19:00

Merituak bai, baina punturik ez

Olympique Lyonnaisek 2 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek ez du punturik urratu Lyonera eginiko bisitaldian…

2012ko urr. 25a

Olympique Lyonnaisek 2 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek ez du punturik urratu Lyonera eginiko bisitaldian bertako Olympiqueren aurka 2-1 galdu eta gero. Lisandrok partidako lehen gola egin du buruz bigarren zatiaren hasieran, Ibaik berdindu du azken txanpan, baina Bryandek etxekoan alde ipini du lehia.

Zurigorriek askozaz gehiago erdiesteko merituak egin dituzte eta ia beti Olympique baino gehiago izan dira, baina nagusitasuna ez da ate aurrean islatu.

Gauzak horrela, zaila da oso hurrengo faserako txartela eskuratzea, beste partidan Sparta 3-1 nagusitu baita Hapoel Kyriaten aurka. Dena den hiru partida falta dira eta hirurak irabaziz gero aukeraren bat egon badago.

Etsipena ahaztuta, Liga datorkigu San Mamesera igandean Getaferen aurka, beste erronka garrantzitsu bat, zalantzarik gabe.