Hapoelek 0 Athletic Clubek 2 Athletic Clubek Europa Leagueko Multzoen Faseko lehendabiziko garaipena erdietsi du…
Hapoelek 0 Athletic Clubek 2
Athletic Clubek Europa Leagueko Multzoen Faseko lehendabiziko garaipena erdietsi du Hapoel Kiryat Shmona Haifan 0-2 menden hartu eta gero. Llorentek, lehen zatian, eta Toquerok, bigarenean, egin dituzte golak.
Hobe berandu inoiz baino esan daiteke, baina bidean galdu diren puntuengatiko penaz baino haratago, gurea bezalako klub batentzat egun pozgarria da, bost jokalarik lehendabizikoz elastiko zurigorria ipintzeko pribilegio izan baitute: Aymeric Laporte, Erik Moran, Alvaro Peña, Iker Undabarrena eta Jon Xabier Vidalek hain zuzen ere. Ez dadila azken aldia izan, seinale ona litzateke eta.
Eta San Mameseko europar ibilbidea San Mamesen itxi baino lehen hurrengo abenduaren 6an, Ligako erronka zaila zain daukagu larunbatean Camp Noun.