Eibarrek 0 Athletic Clubek 0 Golik gabe amaitu da Kopako final hamaseirenetako joaneko partida Eibar…
Eibarrek 0 Athletic Clubek 0
Golik gabe amaitu da Kopako final hamaseirenetako joaneko partida Eibar Kirol Elkartea eta Athletic Cluben artekoa Ipuruan. Lehen zatian eibartarrek aukerarik garbienak izan dituzte eta minutuak aurrera zihoazen heinean gure taldea baino gehiago izan dira.
Bigarren zatian, aldiz, zurigorriek baloia berreskuratu dute, baina aukerak gauzatu gabe. Gauzak horrela, kanporaketa San Mamesen erabakiko da azaroaren 28an. Bitartean erronka potoloak dauzkagu, lehendabizikoa Ligan, Granadaren aurka, igandean eta taldea jada buru belarri prestatzen dabil.