Slavenek 2 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 2-1 galdu du Slavenen aurka. Muniainek zurigorrien gola…
Slavenek 2 Athletic Clubek 1
Athletic Clubek 2-1 galdu du Slavenen aurka. Muniainek zurigorrien gola lortu du eta Marasek eta Gregurinak egin dituzte etxekoena. Kostata bada ere, Athletic Club play-offeko zozketan egongo da abuztuaren 10ean. Kanporaketan zurigorriak nagusi izan dira baina etxekoek bere burua azken uneraino bizirik mantentzea lortu dute.
Kroaziarrek lehen zatian merezimenduak egin dituzte aurretik joateko eta gure taldea bigarrenean hobetu da, batez ere Muniainek 47garrenean berdindu duenetik, baina Gregurinaren gola, gutxien espero zenean, emozioa amaieraino mantendu du.