Athletic Clubek 2 Real Betisek 0 Athletic Clubek 2-0 irabazi dio Real Betis Balompie taldeari…
Athletic Clubek 2 Real Betisek 0
Athletic Clubek 2-0 irabazi dio Real Betis Balompie taldeari Mikel Ricoren bi golei esker eta final laurdenetarako sailkatu da nagusi izan den kanporaketaren ostean. Bertan Atletico Madril zain daukagu. Joaneko partida hurrengo astean Madrilen izango da eta itzulikoa San Mamesen.
Atsedena hartzeko ia denborarik gabe, Athletic Clubek Ligako bigarren itzuliari ekingo dio, berriz ere San Mamesen, astelehenean, 22:00etan Real Valladoliden aurka, beste erronka erakargarri bat.