Real Madrilek 3 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 3-1 galdu du Real Madrilen aurka. Iscok…
Real Madrilek 3 Athletic Clubek 1
Athletic Clubek 3-1 galdu du Real Madrilen aurka. Iscok (2) eta Cristiano Ronaldok egin dituzte etxekoen golak. Ibaik, azken txanpan, gurea sartu du. Partidak oreka mantendu du lehen ordu erdian, aukera gehiegirik gabe, baina madrildarren eraginkortasuna norgehiagoka erabaki du atsedenaldirako.
Bigarren zatian saiakerak antzuak izan dira. Lehen porrota ahazteko irailaren 16ra arte itxoin beharko dugu, egun horretan Celtaren aurka San Mames estreinatuko baitugu.