At.Madrilek 2 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 2-0 galdu du Atletico Madrilen aurka. Villak eta…
At.Madrilek 2 Athletic Clubek 0
Athletic Clubek 2-0 galdu du Atletico Madrilen aurka. Villak eta Diegok Costak, biak lehen zatian, partidaren golak egin dituzte. Hasierako minutuetan norgehiagoka orekaturik egon bad ere, lehen gola jaso denetik aldapaz gora ipini da.
Okerrena Balenziaga eta Laporteren lesioak eta Erik Moranek ikusi duen txartel gorria izan da. Aitzitik Unai Albizuak bere debuta egin du partida ofizialean.
Hurrengo erronka, larunbatean San Mamesen izango da, 20:00etan Levanteren aurka.