Sevilla FC - Athletic Club
Jardunaldia 16
Liga

Sevilla FC - Athletic Club

Sevilla FC
Sevilla FC
11
Athletic Club
Athletic Club
  • 4' Alberto Moreno
  • Susaeta 6'

KokapenaRamón Sánchez-Pizjuán , Sevilla

Puntu bat eta zapore gazi-gozoa

Sevillak 1 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek puntu bat erdietsi du Sevilla FC-era egin duen…

Athletic Club

Sevillak 1 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek puntu bat erdietsi du Sevilla FC-era egin duen bisitaldian banako berdinketarekin amaitu eta gero. Susaetak seigarren minutuan egin du gola, Morenok hirugarrenean egin duena berdintzeko. Halaber, Susaetak berak bigarrena egiteko aukera izan du lehen zatiko azken uneotan, baina Betok bere jaurtiketa desbideratu du.

Penaltien madarikazioak segitzen du. Adibide gisa azken Ligetan honako hauek ez dute hamaika metroetatik egin beharreko jaurtiketa gauzatu: Orbaiz, Gabilondo, David Lopez, Aduriz, Iraola, Javi Martinez, Llorente, Beñat, Muniain, San Jose eta, oraingo honetan, Susaeta.

Zurigorriak nagusi izan dira, baina baloi jabetza gola bihurtzea falta zaie. Puntu banaketaren ostean gure taldeak laugarren segitzen d eta jadanik burua ipinita dauka ostegunean Celtaren aurka duen Kopako partidarengan. Ea guztion artean kanporaketa aurrera atera dezakegun.