CA Osasuna - Athletic Club
Jardunaldia 21
Liga

CA Osasuna - Athletic Club

CA Osasuna
CA Osasuna
15
Athletic Club
Athletic Club
  • 10' Armenteros
  • Susaeta 3'
  • Aduriz 16'62'
  • Ibai 84'
  • Kike Sola 88'

KokapenaEl Sadar , Iruñea

Erakustaldia Sadarren

Club Atletico Osasunak 1 Athletic Clubek 5 Athletic Clubek 1-5 irabazi dio Club Atletico Osasunari…

Athletic Club

Club Atletico Osasunak 1 Athletic Clubek 5

Athletic Clubek 1-5 irabazi dio Club Atletico Osasunari El Sadar futbol zelaian. Susaetak, Adurizek 2, Ibaik eta Kike Solak egin dituzte gure golak eta Armenterosek talde nafarrarena. Zurigorriek 42 puntu eskuratu dute jada eta taldea laugarren postuan finkatzen da.

Athleticen nagusitasuna nabaria izan da lehen unetik Iruñean. Susaetaren gol goiztiarrari Armenterosek faltaz erantzun dio, baina gure jokalarien jarrera irmoa zen eta atsedenaldirako bat eta bikoarekin joan dira. Bigarren zatian partidak bide beretik segitu du eta hirugarren golaren ostean lehia erabaki da, are gehiago Arribasek txartel gorria ikusi eta gero. Azken txanpan Ibaik eta Kike Solak, haren denboraldiko lehen gola, aldea handitu dute.

Eta asteazkenean Kopa San Mamesen. Gainditzeko zaila, baina dena esateke dago.