Villarreal CF - Athletic Club
Jardunaldia 28
Liga

Villarreal CF - Athletic Club

Villarreal CF
Villarreal CF
11
Athletic Club
Athletic Club
  • 46' Pina
  • Aduriz 83'

KokapenaEl Madrigal , Vila-real

Beste aurrerapauso txiki bat etxetik at

Vila-realek 1 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek banako berdinketa erdietsi du El Madrigalen Vila-realen aurka….

Athletic Club

Vila-realek 1 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek banako berdinketa erdietsi du El Madrigalen Vila-realen aurka. Pinak egin du bat eta zerokoa bigarren zatia hasi eta berehala eta Aritz Adurizek berdinketa ezarri du partida amaitzeko hamar minutu eskas falta zirela. Tamalez lehen zatian Adurizek bosgarren txartela ikusi du eta ezin izango du Getaferen aurka jokatu eta, gainera, lehen zatiaren amaieran berak jaurti duen penaltia Asenjok desbideratu du.

Norgehiagoka itsusia izan da, lehiatua batez ere, eta hobeagoa bigarren zatian gola jaso dugunetik, baina etxekoak 65. minutuan bat gutxiagorekin geratu direnean, Gabrielek bigarren horia ikusi eta gero, Asenjorantz zihoazen bideak itxi dira ia erabat.
Liga bukatzeko hamar jardunaldi falta direla, sei puntuko aldea dago bosgarrenarekiko eta Vila-realekiko gol aldea irabazita dago. Dena den, azken txanpa gogorra izango da oso.

Partida ostean Muniainek eta Guillermok dopinaren aurkako kontrola izan dute.