Sevilla FCk 2 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 2-0 galdu du Sevilla FC taldearen aurka….
Sevilla FCk 2 Athletic Clubek 0
Athletic Clubek 2-0 galdu du Sevilla FC taldearen aurka. Aleix Vidalek eta Baccak egin dituzte partidaren golak lehen hogei minutuetan. Atsedenaldira heldu baino lehenago zurigorriek aukerak sortu dituzte aldea murrizteko, baina gauzatu ez direnez bigarren zati osoan hankaz gora ibili dira emaitza konpondu nahian norgehiagoka ondo kudeatu duen etxeko taldearen aurka.
Okerrena Iker Muniainen lesioa izan da, datorren astean nondik norakoak ezagutuko dira, eta Laporteren txartel horia, bosgarrena. Biek ezin izango dute ostegunean sasoian dagoen Valentziaren aurka jokatu.