Levante UD - Athletic Club
Jardunaldia 21
Liga

Levante UD - Athletic Club

Levante UD
Levante UD
02
Athletic Club
Athletic Club
  • Aduriz 49'90'

KokapenaCiutat de València , Valencia

Garaipena Ligan ere heldu da

Levante UDk 0-Athletic Clubek 2 Athletic Clubek 0-2 irabazi dio Levante UD taldeari Ciutat de…

Athletic Club

Levante UDk 0-Athletic Clubek 2

Athletic Clubek 0-2 irabazi dio Levante UD taldeari Ciutat de Valencia futbol zelaian jokatu den norgehiagokan. Aritz Adurizek egin ditu taldearen gol biak. Garaipen garrantzitsua, bigarrena jarraian aste honetan, eta lehena Ligan aurtengoan (azkena Getafen izan zen azaroan). Honen ondorioz, Athletic Clubek tarte zabalagoa ireki du sailkapenaren zuloarekiko.

Zurigorriek ondo ekin diote partidari, zelaiaren egoera eskasari eta haize boladei aurre eginez, eta baita ere zuela 60 ordu inguru Malaga CF-ren aurka Kopan jokatu zen nekea gaindituz. Dena den, atsedenaldira joan baino lehen lehia orekatu da. Aldiz, bigarren zatiaren irteera onak saria ekarri du. Adurizen lehen golaren ondoren etxekoek aukera bikoitza izan dute, baina azken txanpan Adurizen bigarrenak partida erabaki du.

Alderik txarrena Iraolak ikusi duen bosgarren txartel horia izan da. Beraz, ezin izango du San Mamesen igandean FC Bartzelonaren aurka jokatu.