Athletic Club - FC Barcelona
22. jardunaldia
Liga

Athletic Club - FC Barcelona

Athletic Club
Athletic Club
25
FC Barcelona
FC Barcelona
  • 59' Mikel Rico
  • 66' Aduriz
  • Messi 15'
  • De Marcos (b.a) 62'
  • Pedro 86'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Porrota arerio on baten aurka eta burua Kopan jada

Athletic Clubek 2-FC Bartzelonak 5 Athletic Clubek 2-5 galdu du FC Bartzelonaren aurka. Ricok eta…

undefined

Athletic Clubek 2-FC Bartzelonak 5

Athletic Clubek 2-5 galdu du FC Bartzelonaren aurka. Ricok eta Adurizek egin dituzte gure taldearen golak eta Messik, Suarezek, De Marcosek bere atean, Neymarrek eta Pedrok bisitarienak. Gorri-urdinek kontraerasoan ederto jokatu dute markagailuan aurretik ipini direnetik eta antzua izan da gure taldearen lan eskerga bigarren zatian partidan berriz sartu garen arren. Okerrena Etxeitaren txartel gorria eta Balenziagaren lesioa izan dira.

Zaleek zurigorrien portaera ulertu dute, norgehiagokan agertu diren zailtasun guztiei aurre egiten behin eta berriz saiatuz, eta amaieran taldea txalo artean agurtu dute, guztiok bezala asteazkenean Kopako hitzordu garrantzitsua buruan zutela. Final berri bat hor dago, eskura, eta guztion artean txartela lortu behar dugu.