- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2014-15
- SD Eibar - Athletic Club
SD Eibar - Athletic Club
- Gurpegi 36'
KokapenaIpurua , Eibar
Talde sendoa eta hiru puntuak derbyan
Eibar KE-k 0 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 0-1 irabazi dio Eibar KE-ri Ipuruan, historian…
Eibar KE-k 0 Athletic Clubek 1
Athletic Clubek 0-1 irabazi dio Eibar KE-ri Ipuruan, historian zehar Ligan jokatzen den lehen norgehiagokan. Carlos Gurpegik, 36. minutuan egin du partidaren gol bakarra.
Zurigorriak nagusi izan dira eta osteguneko nekea gaindituz, talde sendo bezala agertu dira, beren burua primeran egokituz partidaren eta zelaiaren beharrei. Gauzak horrela jada 30 puntu eta jaitsiera postuak hamargarren postutik urrunago daude. Lehenengo itzulian arerio berberen aurka jokatuko partidekin alderatuz, zazpi puntu gehiago eskuratu dira, nahiz eta oraindik lan asko egiteke dagoen.
Alderik onena, garaipenaz gain, Guillermoren itzulera izan da lesioa gainditu eta gero eta Andoni Iraolak gure elastikoarekin bete berri dituen 500 partidak. Alderik txarrena San Josek ikusi duen bosgarren txartel horia, eztabaidagarria, Real Madrilen aurkako partidatik kanpo utziko duena.
Baina partida hori baino lehenago, Kopako final batera heltzeko aukera jokatuko da asteazkenean Cornellan, hau da, hil edo biziko neurketa hitzordu garrantzitsu batera heltzeko, 1-1 joanekoan San Mamesen. Finalera heltzea ez litzateke nobedaderik izango, ez bailitzateke lehena, baina zoritxarrez finaletan egotea ez da eguneroko ogia eta ilusioa eskuratzeko lehiatu beharko dugu, beste behin ere.